2023ko urtarrilaren 14an eta otsailaren 11n, larunbatak, Bilboko eta Donostiako campuseko eta Gasteizko Egibide-Arriaga egoitzako ateak irekiko ditugu 10:00etatik 14:00etara.
Jardunaldian zehar, titulazio guztietako irakasleak informazio pertsonalizatua eskaintzeko egongo dira, banakako arretaren bidez edo informazio-saioen bidez; beraz, zure gradua edo gradu bikoitza aukeratzerakoan kezkatzen zaituen guztia ebatzi ahal izango duzu.
Campusera egiten duzun bisita osatzeko, halaber, instalazioetara edo laborategietara bisitak, edo bekei buruzko informazio-saioetara gerturatu ahal izango zara, baita Deustuko prestakuntza osatuko duten beste zerbitzu batzuetara ere.
Aukeratu bisitatu nahi duzun campusa eta eman izena!