Kirol Sailak Unibertsitateko elkarteko kideen arteko topagune eta aisialdirako gune bat eskaintzen du, jarduera fisikoa eta kirola praktikatuta, gozamena eta bizimodu osasungarriak bilatzen dituzten programak eskaintzeko.
Kirol Sailak Unibertsitateko elkarteko kideen arteko topagune eta aisialdirako gune bat eskaintzen du, jarduera fisikoa eta kirola praktikatuta, gozamena eta bizimodu osasungarriak bilatzen dituzten programak eskaintzeko.
Kontaktua
FRONTENISA
PALA
ESKU PILOTA
7Ko FUTBOLA
IZENA EMATEA
ARETO FUTBOLA
IKASLEEN PADELA
LANGILEEN PADELA
Unibertsitateko elkarteko inork parte hartu nahi badu, baina Play Station 4 plataformarik ez badu, izena eman eta Bilboko Deusto Campuseko geletatik jolastu ahal izango du bulegoko ordutegian, 09:00etatik 18:00etara.
Deustuko Unibertsitatean matrikulatutako ikasle guztiek eta Unibertsitateko langileek erabili ahal izango dute Bilbao Kirolak erakundeko txartela. Txartelak abonatu gisa sartzeko aukera ematen du, eta deskontu handiak ditu eskainitako jardueretan; horrez gain, Bilboko udal kiroldegietako igerilekuetara doan sartzeko modua ere badago: Atxuri-Alde Zaharra, Abusu, Casilla, Artxanda, Errekalde, Begoña, Miribilla, Alondegia, Deustu, San Inazio, Zorrotza eta Txurdinaga.
Interesdunak abonatuaren gakoa eskatuko du deportes@deusto.es helbide elektronikoan, eta ordainketa online izapidetuko du.
Txartelak 2025eko irailaren 1etik 2026ko irailaren 1era arte izango du balioa. Izena ematea 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era egin daiteke. Txartelak kiroldegietako instalazioak erabiltzeko eskubidea emango du, baita Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako era guztietako ikastaro eta kirol jardueretan parte hartzeko eskubidea ere.
Urteko abonua:
Abonu mota honen prezioa 93,45 € da.
Aqua + Fitness abonua:
28 urtetik beherakoak: 21,35 € hilean
28 urtetik gorakoak: 31,35 € hilean
KirolTxartela Mugiment "txartel birtual" bat da, udal kirol zerbitzuetako abonatuei programara atxikitako beste udalerri batzuetako kirol instalazioetara sartzeko aukera ematen diena.
Ordubete inguruko iraupena duten klase magistralak dira, non adituek jarduera fisikoaren eta kirolaren arloari eta inguruko guztiari buruzko errealitate pertsonala partekatzen duten.