Deusto CampusKirola

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA

Aurkezpena

Kirol Zerbitzuaren helburua da zuen unibertsitateko bizitza osatuko duten aukera akademikoak eskaintzea. Askotariko jarduerak, programak, irteerak, ikastaroak, txapelketak eta abantailak eskaintzen dizkizuegu, gozarazteko asmoz. Horretan guztian pertsonaren balioak oso gogoan edukitzen eta horietan hazten saiatzen gara; izan ere, filosofo handi batek esan zuen bezala: "... batzuetan kantxak dira ikasgelarik onenak".

Deusto Campus Kirolak-en barruan hainbat programa ere eskaintzen dizkizuegu:

  • Lehiaketako programak lehiaketan hainbat mailatan parte hartzeko modua eskaintzen du, bai unibertsitateko elkarteko kideen arteko lehiaketetan, bai Euskadiko eta Espainiako unibertsitate-mailako txapelketetan. 
  • Ekitaldien programak hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola Ingeniariak-Deusto Estropada, A. Arruperen Oroimenezko Nazioarteko Xake Txapelketa, Unijes Txapelketa eta Kirolaren Eguna.
  • Jolas-programak Unibertsitateko kirol-instalazioak erabiltzeko edo klub desberdinetako kide izateko aukera ematen du, besteak beste.

Kontaktua

Bilbao

< p>Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 - Bilbao

944 139 047
deportes@deusto.es


DONOSTIA

Deusto Campusen bulegoa, Eraikin nagusia. Mundaiz kalea, 50. 20012 - Donostia

< p> < a href = "tel: 943326600" >943 326 600 Luz.: 5319
deportes.ss@deusto.es

Olinpiar Ikasketen Zentroa

null

Olinpiar Ikasketen Zentroa

Joko Olinpikoen espiritua osatzen duten printzipio filosofiko guztiak bat datozela ikusita, Deustuko Unibertsitateak eta Espainiako Olinpiar Batzordeak hitzarmena sinatu zuten 2020ko martxoaren 11n, Ikasketa Olinpiar Ikasketen Zentro berria martxan jartzeko.

Akordioaren helburua da olinpiar mugimendua berresten duten printzipioen sustapenean eta irakaskuntzan elkarrekin lan egitea, gai hori Olinpiar Akademiak garatzen baitu.

Alumniak olinpiar jokoetan

  • Alfonso García Ortiz (Bilbao, 1960/10/17) Judoa: Los Angeles 1984.
  • Cristina, Martínez Arrieta (Donostia, 1972/10/08) Piraguismoa: Bartzelona 1992 eta Atlanta 1996.
  • Igone Arribas Bailón (Barakaldo, 1983/07/22) Gimnasia: Sidney 2000.
  • Maider Luengo Lasa (Donostia, 1980/05/31) Hockeya: Atenas 2004.
  • Borja Iradier Aguirrezabala (Zarautz, 1980/03/23) Igeriketa: Pekin 2008.
  • Unai Elorriaga López de Letona (Bilbao, 1973/02/14) Txirrindularitza Pistan: Pekin 2008.
  • Ainhoa Ibarra Astelarra, (Gernika, 1968/10/27) Slalom super erraldoia: Calgary 1988, Albertville 1992, Lillehammer 1994 eta Nagano 1998.
  • Urko Egea Zabalza (Donostia, 1980/04/01) Snowboard-a: Sochi 2014.

Kredituen aitorpena

ECTS-ak

null

Kirolariak DUko taldeetan

2 ECTS aitortzea unibertsitateko ikasketak eta unibertsitateko talde federatu baten konpromisoa uztartzen dituzten ikasleei.

null

Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariak

Ikasturte bakoitzeko 3 ECTS aitortzea karrera bikoitza (akademikoa eta kirolekoa) uztartzen duten ikasleei.

null

Unibertsitate-mailako lehiaketak

Deustuko Unibertsitatea ordezkatuz unibertsitateko kirol-lehiaketetan nolabaiteko arrakastaz parte hartzen duten ikasleei kredituak aitortzea:

  • Lehiaketa nazionala: 2 ECTS ikasturte bakoitzeko.
  • Nazioarteko lehiaketa: 3 ECTS ikasturte bakoitzeko.
null

Kirol trebetasunetako prestakuntza

1-3 ECTS aitortzea, ordu-kopuruaren arabera, Deusto Campus Kirolak erakundeak antolatzen dituen ikastaro, jardunaldi edo mintegietan parte hartzen duten ikasleei.

null

Osasuna sustatzea

1-3 ECTS aitortzea, ordu-kopuruaren arabera, Deustuko Unibertsitateak osasuna sustatzeko antolatzen dituen jardueretan parte hartzen duten ikasleei.

null

Proiektuetan laguntzea

1-3 ECTS aitortzea, ordu-kopuruaren arabera, Deusto Campus Kirolak erakundeak gainbegiratutako kirol-proiektuak antolatzen parte hartzen duten ikasleei.

Gozatu kirola egiten!

Kirolaren eguna

Hartu parte unibertsitateko elkarte osoarentzat pentsatutako egun honetan. Kontsultatu jardueren zerrenda.

Saria

Kirol Balioak Deusto

null

Saria

Kirol Balioak Deusto

Kirol Balioen Deusto Sariaren helburua da kirol-praktikaren bidez giza balio unibertsalak defendatu eta sustatzen bereziki nabarmendu diren pertsonak, erakundeak edo ekimenak publikoki aitortzea eta saritzea.

Saria ohorezko saria da, eta bi modalitate ditu:

  • Kirol Balioen defentsa eta sustapena maila globalean
  • Kirol balioen defentsa eta sustapena euskal kirolean

Hautagaitzak nork aurkeztu ditzakeen: saria lortu nahi duten pertsonek edo erakundeek, beste edozein pertsona fisiko, juridiko, publiko edo pribatuk eta epaimahaiko edozein kidek.

Araudia

Kirol balioen Deusto saria

Argazkiak