Deusto CampusEkologia

Aurkezpena

Ekologia integralak eta gure ingurua zaintzeak, azken batean, denon etxea zaintzeak, era askotako jarduerak egiteko bidea ematen digu:

  • Green Week (Aste berdea) - Bigarren eskuko azoka solidarioa (azaroa eta maiatza)
  • Azoka jasangarri eta solidarioa
  • Zinema Arratsaldeak
  •  EcoLoiola
  • Ekologia integraleko tailerra
  • Tailer zirkularrak
  • Mendi Kluba
  • Mendi edo hondartzetako hondakinen bilketa
  • Deusto Campus Natura– mendi irteerak eta itxasoa garbitzea
  •  etab.

Abiaraziko ditugun jardueretan parte hartu nahi duzu?

Eman izena

ekologia@deusto.es helbidera ere idatz diezagukezu. 

Kontaktua

BILBAO

Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 - Bilbao

944 139 047
ecologia@deusto.es

DONOSTIA

Mundaiz kalea, 50. 20012 - Donostia

943 326 600
ecologia@deusto.es

Ekologia

Zinema arratsaldeak

Deusto Campusek "Zinema-arratsaldeak" ekimenaren beste edizio bat aurkezten dizue. Ikus-entzunezko artearen inguruko jarduera da, eta unibertsitateko elkarte osoarentzako zine-forum irekia izango da.

Hilean ostegun batean, 18:00etan, Bilboko Deusto Campuseko lokaletan, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helbururen batekin zerikusia duten filmak proiektatuko ditugu. Ikusi ondoren, filmaren eta haren gaiaren inguruko iritziak eta ideiak partekatzeko elkarrizketa irekia sortuko da.

Zikloa amaitzean, proiektore bat zozketatuko da seihilekoan egindako saioetan parte hartu duzuenon artean.

Hurrengo saioak:

  • Urriak 16, osteguna: El otro lado de la esperanza (Toivon tuolla puolen, 2017, Aki Kaurismäki)
  • Azaroak 13, osteguna: Evil Does Not Exist (2023, Ryūsuke Hamaguchi)
  • Abenduak 11, osteguna: The Florida Project (2017, Sean Baker)
  • Otsailak 12, osteguna: Espías desde el cielo (Eye in the Sky, 2015, Gavin Hood)
  • Martxoak 12, osteguna: Manchester frente al mar (Manchester by the Sea, 2016, Kenneth Lonergan)
  • Apirilak 23, osteguna Los exámenes (Bacalaureat, 2016, Cristian Mungiu)
  • Maiatzak 13, asteazkena: Sorry We Missed You (2019, Ken Loach)

Eman izena

Ekologia

Deustu Natura Mendia

Ikasleak mendian

Ekologia

Deustu Natura Mendia

Deusto Campusetik Deusto Natura Mendia abiarazi dugu. Hilero gure lurraldeko hainbat menditara joateko txangoa antolatuko dugu.
Garraio publikoan joango gara Barik txartel pertsonalarekin. Begiraleek gidatuko gaituzte. Ekarri bokata, kantinplora eta osagarriak, ibilaldia errazago egiteko.
Igandeko txangoen behin-behineko egutegia:

  • urriak 5
  • azaroak 9
  • abenduak 14

Jarduerak 5 euroko kostua du.

Izena ematea

Ocean Cleaning Kayak

Ocean Cleaning Kayak

Urriak 25, larunbata, Getxon

Bilboko portuko Abratik kayakez paseatzea, kutsaduraz jabetzeko aprobetxatuz.

Plastikoak bilduko ditugu.

10:30etik 14:00etara

Kostua 10 euro

izena eman

 

Ocean Cleaning Kayak

Natura asteburua

Natura asteburua

Natura asteburua

Bizikidetza ekologikoa Urduñan

Mendia, tailerrak, etxaldea bisitatzea, eztia ekoiztea...

Azaroaren 21ean, ostirala, arratsaldez, eta 22an, larunbata

Kostua 75 euro

eman izena

Ekologia

EcoLoiola

EcoLoiola

Ekologia

EcoLoiola

Jesusen Lagundiaren obra garenez, Lurraren Eguna ospatuko dugu gure inguruko jesuiten beste erakunde batzuekin batera (ikastetxeak, Alboan, Egibide, etab.). Aurtengo ikasturtean, 2025eko urriaren 6an izango da. Laster izango dugu xehetasun gehiago!