2022ko maiatzak 09
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko ikasleak hartu zituen hiritar zientziako ekitaldi batean, 2017an Deusto Social Impact zigilua aitortutako EDISPe eta Deusto Sustainable Research Group ikertaldeek lideratzen duten diziplina ugariko proiektu baten barruan.
2022ko apirilaren 29an, Santa Maria Ikastetxeko DBHko 4. mailako ehun ikasle inguruk Deustuko Unibertsitatea bisitatu zuten Hiri Lagunkoiak ikerketa proiektuaren barruan beste urrats bat emateko: OpenStreetMap-era igo zituzten aurretiaz Portugaleteko oztopo arkitektonikoez egindako mapaketa batean lortutako emaitzak. Ez dute lehenengoz egin: 2015ean hasi zuten esperientzia eta Bigarren Hezkuntzako kategoriako Ikasketa-zerbitzuko sarien II. edizioa irabazi zuten 2016an. Aurkezpeneko bideoa
Virginia Vargasek, Nazioarteko Ikerketa Proiektuen Bulegoko ikerketa proiektuen aholkulariak, eta Cruz Borgesek, Deustotech-eko ikertzaileak, OpenStreetMap-i buruzko tailerrak zuzendu zituzten, parte hartzaileen auzoan zeuden mugitzeko oztopoei buruzko datuak igotzeko. Gainera, gazte ikertzaile hauek Aitziber Mugarrak ere hartu zituen, EDISPe ikertaldeko ikertzaile nagusiak eta Friendly Cities/Hiri Lagunkoiak proiektuko koordinatzaileak. Jardunaldia osatzeko, bisitaldi gidatu bat egin zuten DeustoFabLab-era, Szilard Kados eta Pablo Badiolaren eskutik.
Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen:
ciudadesamigables.com
info@zerbikas.es
Mugarra, A. (koord.), Alonso-Vicario, A., Borges, C.E., Echaniz, A., García-Pérez, A., Gómez Goiri, M., Pijoan, A. (2017). Hiri lagunkoiak denentzat: Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa proiektu berritzaile eta inklusiboetarako. Deusto Social Briefing, 2. Deustuko Unibertsitatea.