Paula del Barriok, Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitzeko 5. mailako ikasleak, Legelari Gazteen XXII. edizioko saria jaso du

garrigues saria

2022ko ekainak 06

Donostiako Campusa

(lawyerpress.com webean argitaratutako argazkia)

Paula del Barrio Torresek, Zuzenbideko eta Komunikazioko gradu bikoitzeko 5. mailako ikasleak, Centro de Estudios Garrigues-eko Legelari Gazteen XXII. edizioko saria jaso du beste 12 gazterekin batera, Enpresa Zuzenbidean egin duen lanagatik. Centro de Estudios Garrigues-ek joan den ekainaren 6an, astelehenean, Legelari Gazteen XXII. edizioko sariak banatu zituen, Enpresa Zuzenbideko gazteen talentua aitortu eta jakintza eta jarduneko bikaintasuna saritzen dutenak. Centro de Estudio Garriguesek antolatzen duen lehiaketa hau edozein unibertsitatetako Zuzenbideko graduko azken mailako ikasleei zuzenduta dago. Enpresa Zuzenbideko kasu praktiko baten irizpen baten idazketa eta ondoren ahozko defentsan oinarritzen da, alderdi teoriko eta praktikoetan.

Sarien banaketako ekitaldia Centro de Estudios Garriguesen izan zen eta gizarteko eta esparru juridikoko pertsona ezagunak bertaratu ziren: María Ángeles García Vidal, Justiziaren Zerbitzu publikorako zuzendari nagusia; Fernando Vives, Garrigueseko presidentea; Félix Plaza Romero, Centro de Estudios Garrigueseko presidentea; José María Alonso Puig, Madrilgo Abokatuen Elkargoko dekanoa; edo Miguel Carmelo, Europa Education Group-eko presidentea.

Enpresa Zuzenbideko bikaintasuna bultzatzea

Sari horietan parte hartzeko bi zatitan egituratutako azterketa konplexu bat egin behar da: enpresa zuzenbidearekin lotuta dagoen kasu baten inguruko idatzizko irizpen bat, bost ordu inguru hartzen dituena eta, ondoren, haren ahozko defentsa. Epaimahaiak eta erakunde antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete hautagai guztiei parte hartzeagatik eta zorionak ematen dizkiete lanengatik. 2022an, ospe handiko legelariak izan dira epaimahaia osatu dutenak: José María Alonso Puig, Alberto de Martín Muñoz, Eduardo María Valpuesta Gastaminza, Pablo Olábarri Gortázar eta José Ramón Martínez Jiménez.


Ikusi albistea Lawyerpress-en