José M¿ Pou aktore eta antzerki zuzendaria Deustu Forumean

Datorren asteartean, otsailak 5, José María Pou aktore eta antzerki zuzendariak Deustuko Unibertsitatean 'Vivir para ser otro' hitzaldia eskainiko du, Deustu Forumaren 'Bizi, zertarako?' zikloaren barruan. Ekitaldia 19:30ean izango da, Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoan. José María Pou Deustu Forumaren ziklo honetako bigarren gonbidatua dugu, joan den urtarrilaren 22an Gobernuko presidenteorde María Teresa Fernández de la Vegak hasiera eman ondoren.Berriak

2005eko otsailak 05

Bilboko Campusa


Hitzaldi ziklo berri honetan, Deustu Forumak gogoeta eragin nahi digu batzuek bizitzaren zentzua, besteek gure bizitzako lehentasunak, gure ahaleginen helburuak... deitzen dutenaz. Horretarako eta geure buruaz sakontzeko, hainbat esparrutako eta arlo profesionaletako pertsonak gonbidatu dira, zentzuzko bizitza praktikara eraman dutenak. Asmoa ez da hainbeste "bizitzen historien" bila aritzea, baizik eta gogoeta egitea, altuan, nola -edo ea- merezi duen bizitzea zientziaren arloan, politikaren arloan, literaturaren arloan, edo helburu zehatz bat edukita (behartsuei laguntzea, genero berdintasuna, etab.), edo besterik gabe seme-alabak hazten eta hezten denbora eman denen esperientzia ezagutzeko.

Era horretara, Deustuko Unibertsitateak pentsamendu koherentea eskaini nahi du, alde batetik, gaur egungo egoera osorik ikusten lagundu diezagun, eta, bestetik, kasu zehatzak, "zertarako" hori garbi ikus dezagun, bizitza betea lortu duten eta "bizi, zertarako?" galderari hau edo hura egiteko bizitza bizitzea merezi duela eta neurri baten zoriontsu izan litekeela esango diguten hainbat lagunen bitartez.

Zikloak otsailaren 19an jarraituko du, Juan Antonio Corbalánen hitzaldiarekin, ‘Entrenarse para la vida’ izenburupean. Handik egun batzuetara, martxoaren 11n, Deustu Forumaren ziklo honetan Félix Goñi Biofisika Unitateko zuzendari eta CSIC-UPV/EHUkoa izango da, apirilaren 15ean, Andrés Ortiz-Osés filosofoa hurbilduko da; maiatzaren 9an, Ahizpa Elena Esquerra karmelita oinutsak hitz egingo du; eta maiatzaren 27an, Juan Alberto Yaría Drogamenpekotasunen Institutuko zuzendariak eta Estatu idazkariak (El Salvador Unibertsitatea, Argentina).  Ziklo honen barruan, urriaren 7an, Carlos Jiménez Villarejo ustelkeriaren kontrako fiskal ohia ere etortzea espero da.