jornadas Zabalgune

Giza Zientzien Fakultateak lan merkatuan sartzeari buruzko jardunaldiak hasi ditu, Giza Zientziak Enpresa eta Giza Zientziak Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleentzat.

Saioen lehenengo egunean, martxoaren 1ean, Giza Zientzien Fakultateko graduondoko egitarauak aurkeztu zituzten. Gaur, martxoak 11, HUEMeko hainbat ikasle ohik lanbideko beren esperientzia azaldu diete etorkizuneko lizentziadunei. Martxoaren 16an curriculum vitae osatzeari eta lan merkatuan sartzeari buruzko mintegia eskainiko du HUMANek, arratsaldeko 15:30etik aurrera A. Arrupe eraikineko Gradu Aretoan. Martxoaren 18an, ostirala, berriro ere HUEMeko eta HUCOko ikasle ohiak etorriko dira lan munduan sartzerakoan izandako esperientziak kontatzera. Jardunaldiak amaitzeko, apirilaren 20an, asteazkena, Enpleguaren Forua izango da, Deustulanek antolatua.

Berriak