Galduezinak taldeak mendia Unibertsitatera hurbiltzen du

Deustuko Unibertsitateko 80 ikasle inguru elkartzen dira mendiko ibilaldietarako zaletasunaren inguruan

Berriak

2005eko martxoak 09

Beste batzuk

Gaurgiroren barruan dagoen Galduezinak taldean daudenen artetik erdiak Erasmus programako ikasleak dira: taldeak Deustuko egonaldian Euskal Herria ezagutzeko aukera ematen die.

Aitor Muguruza, Psikologiako lehen mailako ikaslea,?eta Daniel ?lvarez, Kudeaketa Informatikako Ingeniaritza Teknikoko lehen mailakoa, dira Galduezinak taldearen ibilaldiak antolatzen dituztenetako bi. Aitor "duela sei urte" sartu zen taldean, "lagun batek animatuta". Aurten antolaketaren ardura bere gain hartzea onartu du, "hemen nagusirik ez dagoen arren, gauzez arduratu behar duen norbait baino". Danielek "joan den urtean" izan zuen taldearen berri, "Unibertsitatera hastean, baina ez nuen astirik". Orain "kurtsoa errepikatzen ari naiz, lasaiago nabil?eta animatu egin naiz".

Aitorrek?eta Danielek hainbat ibilaldi egin dituzte elkarrekin. ?Igandero joaten gara?, azaldu digute. ?Bizkaiko leku bat aukeratu, mendi erreztxo bat, ondo seinalizatuta dagoena; ordutegiak antolatu; garraiobide publikoak begiratu eta ibilbide bat prestatzen dugu, dena ondo joateko?. Lehenengo seihilekoan, taldea?Pagasarrin, Urkiolan, Urdaibaiko erreserban?egon da, Armintzako kostaldea egin du oinez...?

?Gauza errazak egiten ditugu?, azpimarratu dute. ?Mendiko irteerak baino ibilaldiak gehiago egiten ditugu; ibiltzen ohituta dagoen jendearentzako ibilaldiak dira". Baina honetaz ohartarazten gaituzte: "irteerak gogorrak ez badira ere, datozenek jakin behar dute zortzi edo bederatzi ordu eman ditzakegula oinez". Horregatik, "funtsezkoa da behar den moduan jantzita etortzea". "Mendira joateko ez da marka bereziko jantzirik behar", dio Aitorrek, "baina kirol egiteko arropa ekarri behar da: txandal bat edo praka iragazgaitzak, polar bat, zira bat..." Eta batez ere "botak: zoru onekoak eta iragazgaitzak". Neguan, gainera, "elurretara joanez gero, txanoa, eskularruak eta eguzkitako betaurrekoak" behar izaten dira.

Goian aipatu dugunarekin batera, "garraioetarako dirua, janaria eta ura" nahikoa dira naturaz gozatzen egun zoragarri bat pasatzeko. "Giroa oso ona da", azpimarratzen du Danielek. "Ez gara denok joaten (laurogeiok) ibilaldi guztietara, baina beti egoten dira 25-30 pertsona inguru, eta irtetearen puruz adiskide minak egiten dituzu". Igandeetako ibilaldiez gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu taldeak. "Afariak eta egun batzuetako irteerak ere antolatzen ditugu: abenduan Karrantza inguruan izan ginen, aterpetxe batean, eta ederto pasatu genuen".

Bigarren seihilerako planak oso erakargarriak dira. "Garai batean Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiten zen mendietara joan nahi dugu", azaldu digu Danielek, "Oiz, Sollube, Gorbeia, Kolitza eta Ganekogortara". "Abenturako jardueraren bat ere egin nahi dugu", gehitu du Aitorrek. "Eguraldi ona datorrenean hauek egingo ditugu: raftina, kanoa...". Biek animatu nahi dituzte "mendizale guztiak" taldera hurbildu daitezen, dibertsioa eta umore ona bermatuta baitaude. "Batzuetan barre pila bat egiten dugu", esan digute. "Karrantzan neska batek takoidun zapatekin joan nahi izan zuen mendira; ezin zela horrela joan esan genion. Aterpetxera joan, aldatu eta etxeko zapatilekin agertu zitzaigun!".

Izena emateko:
Taldea astelehenetan batzen da Gaurgiron 13:30etik 15:00etara

Tel.: 667 089 119 (Daniel)
e-maila: galduezinak@yahoo.es