DeustuLaneko atari berriak lana bilatzen laguntzen du eta enplegua ere errazago eta arinago eskaintzen du

Deustuko Unibertsitateko laneratzeko zentro honen webgunea martxan jarri denetik, zentro honi zerbitzuak eskatu dizkioten pertsonen erdiek on-line egin dute.

Berriak

2005eko otsailak 03

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko laneratzeko zentro honen webgunea martxan jarri denetik, zentro honi zerbitzuak eskatu dizkioten pertsonen erdiek on-line egin dute eskaria. Deustuko Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohiez gain, gero eta gehiago dira DeustuLanekin webgunearen bidez harremanetan jartzen diren enpresak (% 30, hain zuzen). Atari honetan zerbitzuak eskatu dituzten 527 tituludunetatik ia % 50ek ere bide hori erabili dute DeustuLani zerbitzua eskatzeko.