2022ko maiatzak 04
Bilboko Campusa
Ingeniaritza Fakultateko Aitor Goti eta Tugce Akyazi ikertzaileak “Learning outcomes of qualifications to ESCO skills” proiektuan parte hartzera gonbidatu dituzte. Proiektua Europako Batzordeko gizarte gaietako eta inklusioko zuzendaritza nagusiak lideratzen du. Proiektuaren helburua da irakaskuntzako kualifikazioen emaitzak eta ESCO (European Occupations Database) sailkapena lotzea, adimen artifiziala aplikatuz. Horrek europar lanpostuen profilen definizioaren egokitzapen erdi-automatikoa egiteko modua ematen du.
ESCO gaitasunen, kualifikazioen eta okupazioen europar sailkapen eleaniztuna da. ESCO sailkapenak gaitasunak, lan merkaturako okupazio eta kualifikazio egokiak eta EBko hezkuntza eta prestakuntza zehaztu eta kategoriatan sailkatzen ditu. Proiektuak garatu nahi duen lanpostuen profilen egokitzapen erdi-automatikoari esker, beharrezko gaitasunen eta ezaupideen definizio arinagoa eta egokiagoa egin ahal izango da. Horrela, hobeto erantzungo zaio bizi garen mundu gero eta aldakorragoari.
Deustuko Unibertsitatea Europa mailako hamargarren eragilea da ekimen honetan parte hartzen eta lehena estatu mailan. Hala, bi ikertzaile horiek arlo horretan parte hartzea beste dozena erdi proiektu transnazionaletan parte hartzeari gehitu behar zaio, baita 2021ean Eragin Zientifiko eta Sozialeko DU-Santander Ikerketa saria jaso izanari ere.