Deustuko Unibertsitateak Unibertsitate-enpresako gela teknologiko berri bat gehitu du LKS NEXT-en lankidetzari esker

Ingeniaritza Fakultateko bi graduk EUR-ACE® ingeniaritzako nazioarteko bikaintasun zigilua jaso dute.

2022ko ekainak 24

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Unibertsitate-enpresako gela teknologiko berri bat du LKS Next-en lankidetzari esker, eraldaketa digitalean eta datuen kudeaketan puntako teknologian diharduen enpresari esker. Bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute espazio hori sortzeko, eta bertan, enpresako profesionalek eta ikasleek gizartean modan dauden proiektu eta erronka teknologikoen konponbidean batera lan egingo dute. Hori guztia, talentu gaztea azken joera teknologikoak markatzen dituzten erronka berrietara bultzatzeko.

Zehazki, ekimen hau Informatikako Ingeniaritza eta Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialaren alorreko proposamen berrien garapenean oinarritzen da. José Ignacio Lacal LKS NEXT Taldeko Pertsonen Garapeneko zuzendariak eta Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak sinatutako hitzarmenak irakasleen prestakuntza ekintzak sustatzea, informazio eta hezkuntzako edukiak garatzea eta bestelakoak ere aurreikusten ditu: unibertsitate hedapeneko jarduerak, baita hitzaldi teknikoak, mintegiak, topaketa profesionalak eta bestelako ekitaldiak ere Deustuko instalazioetan.

Digitalizazioak eta datuak, gaur egun errealitate izanik ere, datozen urteetan gero eta eragin handiagoa izango dute gure eguneroko bizitzan. LKS bezeroei balio erreala eta ukigarria eskaintzera bideratua dagoen entitatea da, erakunde gisa hazten jarraitu nahi duena eta gaitasunak garatzen jarraitu nahi duena gure pertsonen eskutik. Hori dela eta, LKSrentzat, "Deustuko Unibertsitatearekin gela teknologiko baten bidez lankidetzan aritzeko gai izateak Euskal Herriko talentu eta enpresa ehunarekiko dugun konpromisoa indartzeko aukera ematen digu". Hala adierazi du José Ignacio Lacalek eta erantsi du, gainera, “ikasleei beren ezagutzak erronka berritzaileen bidez aplikatzen laguntzeko modu bat dela, lan-merkatuan oso eskaera handia duen profil profesionala zabaltzeko aukera emango diena”.

Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoarentzat, bere aldetik, Datuen Zientziak eta Teknologiak, baita Informatikako Ingeniaritzari lotutako guztiak ere erronka garrantzitsuak planteatzen dizkio Unibertsitateari; izan ere, enpresek, industriak eta, oro har, erakundeek gai hauetan jartzen dituzten itxaropenek badirudi ez dutela mugarik. Sekulako iraultza da, eta “gure ustez, unibertsitate mailako proposamen bat hain azkar lideratu ahal izateko, funtsezkoa da enpresa-eragileekin lankidetzan aritzea, ez bakarrik zure erakundean dagoen ezagutza kontuan hartuz, baizik eta paradigma teknikoak (eta baita zientifikoak ere) ekoizpen sarearen erronketan etengabe aplikatzen lan egiten duten profesionalen esperientzia txertatuz ere. Zentzu horretan, “LKSrekin bezala egiten ditugun kolaborazioen bidez, ikasgeletan oso balio diferentziala izaten dugu gure ikasleentzat, hain zuzen ere, enpresa arrakastako kasuek ematen digutena”, nabarmendu du.

"LKS gure bezeroei eraldaketa digitaleko prozesuetan Hodei eta Datu teknologien arloan laguntzen ari da, haien lehiakortasuna hobetzeko eta Bizkaian eta Euskadin aberastasuna sortzeko gure konpromiso soziala gauzatzeko" dio Vicente Briz LKS Next-en inguruko zuzendariak. Bestalde, Iván Álvarezek, Berrikuntza Teknologikoko zuzendariak gaineratu duenez, "LKS-k berrikuntzaren aldeko apustu argia egina du, gure balio proposamenaren elementu bereizgarri delarik. Unibertsitate-enpresako gela teknologiko honek EAEko merkatuan gure jarduera berritzailea indartzen lagunduko digu, proiektu zirraragarriak sortzen eta talentua erakartzen”.

Unibertsitate-enpresa gela berri hau sortzea Deustuko Unibertsitatea Eraldaketa Digitalaren arloan egiten ari den hedapenarekin batera dator: hain zuzen ere, Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko gradu berria eskainiko da Donostian, Ingeniaritza Informatikoarekin (jesuiten erakundeko karrerarik ezagunenetako batekin eta Estatuan Deustu aitzindari izan denarekin) bateratzeko aukera izango delarik; eta Bilbon Robotikako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Graduak eta Sistema Adimendunetako Master berria eskainiko dira.