Deustuko Unibertsitateak karrera amaierako sariak

Deustuko Unibertsitateak karrera amaierako sariak eman dizkie ikaslerik bikainenei Berriak

2004ko abenduak 16

Beste batzuk

Deustuko Unibertsitateak karrera amaierako sariak eman berri dizkie 2003-2004 ikasturteko ikaslerik bikainenei. Guztira 26 tituludunek, promozioko bikainenek, jasoko dituzte sariak datorren urtarrilaren 28an, San Tomas egunean, tituludun berrien izendapen ekitaldiaren barruan. Jasoko duten saria hauxe izango da: diploma bat eta doktoregoko ikasketak egiteko matrikula eskubideen finantzazioa lizentziatuen kasuan, edo bigarren zikloko ikasketak egiten jarraitzeko finantzazioa diplomatuen kasuan.