Deustu unibertsitate pribaturik onenen artean, U-Ranking-en arabera

Ranking Deustu_unibertsitaterik onenak

2022ko maiatzak 31

Bilboko Campusa

“Zeintzuk dira Espainiako unibertsitate pribaturik onenak?” Emagister webak, ikasleei ikasketa eta ikastaro egokia aukeratzeko informazioa ematen duenak, galdera horren inguruko sarrera bat argitaratu du blogean. Erantzuteko, BBVA Fundazioak eta Ikerketa Ekonomikoen Valentziar Institutuak (Ivie) prestatu duten U-Ranking-ean oinarritutako zerrenda eskaintzen du. Ranking horrek irakaskuntzan, ikerketan eta berrikuntzan burututako jarduerak ebaluatzen ditu. Adierazlerik onenak dituzten unibertsitateen artean dago Deustu, lehenengoa, eta ondoren datoz Nafarroakoa, IE, URL eta Vic.

Emagister webeko berriak balioesten du Deustu sare garrantzizkoetako partaide izatea, International Association of Jesuit Universities eta UNIC bezalakoetan. Ingeniaritzan, Mekanikan, Zuzenbidean, Erlijioan eta Industria bezalako arloetan duen lidergoa ere azpimarratu du, baita Deusto Summer School eta modari, finantzei eta hizkuntzei buruzko udako beste ikastaro batzuetako eskaintza ere.

Informazio gehiago.