Deustok enpresen eta zentro teknologikoen arduradunak elkartuko ditu adimen artifizialak erakundeetan duen eragina aztertzeko

INETUM

2022ko maiatzak 27

Donostiako Campusa

Adimen artifizialaren gakoak, haren proiekzioa, enpresen lehiakortasunarekin duen harremana, egungo erronkak eta teknologia honek euskal enpresa ekosisteman duen eragina ezagutzeko, Deustuko Unibertsitateak  Deusto Ingeniaritza Gosariaantolatu du 'Adimen artifiziala: enpresen eta erakundeen eraldaketarako funtsezko tresna berria’ izenburupean, maiatzaren 27an Donostiako María Cristina hotelean, 09:00etan.

Adimen artifizialak eragin zuzena du enpresetan eta industria sektoreetan, eta datuen analisian oinarritutako irtenbide iragarleak eskaintzen ditu, makina bat noiz hondatu daitekeen aurreikusteko (mantentze prediktiboa), bezeroen portaera aztertzeko (business intelligence) edo enpresen energia kontsumoak optimizatzeko (smart grids). Hori guztia, eta adimen artifizialean oinarritutako beste soluzio batzuk ere bai, hala nola biki digitalak prozesuen simulaziorako, ikusmen artifiziala, ahots-laguntzaileak, automatizazio adimenduna edo roboten ikaskuntza.

Jardunaldia, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek zabalduko du eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak itxiko du; Pablo García-Bringas Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetarako dekanordeak moderatutako mahai-ingurua izango du ardatz; Bertan Iñaki San Sebastián, CAFeko Proiektu Estrategikoen zuzendaria; María Teresa Linaza, Vicomtech-eko Erakundeen Garapen eta Sustapeneko zuzendaria; Marc Handels, Salto Systems-eko bazkide gerentea, eta Laura Marron, BAIC, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroko zuzendaria.

Informazio gehiago eta izen ematea: empresa.ingenieria@deusto.es