Deustuko Unibertsitateak Arnasketari buruzko II. Diziplina arteko Jardunaldia egingo du datorren ostiralean, apirilak 29, Galdakaoko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak antolatuta

Arnasketari buruzko II. Diziplina arteko Jardunaldia

2022ko apirilak 29

Auditorio

Deustuko Unibertsitateak Arnasketari buruzko II. Diziplina arteko Jardunaldia egingo du datorren ostiralean, apirilak 29, Galdakaoko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak antolatuta. Hain zuzen ere, Esther Pulido doktorea da 8:30etatik aurrera, Auditoriumean egingo den topaketaren antolatzaileetako bat.

Ekitaldi horretan, lehen aldiz biltzen dira lehenengo asistentzia mundua eta Medikuntzako irakasleak Deustuko Unibertsitatean, unibertsitateak Medikuntza mailan duen ahaleginaren barruan kokatzen da, alegia, asistentzia eta ebidentzia sortzea lan bateratua izan daitezen handik aterako direnentzat.

Lehen mailako arretan eta ospitaleetan, larrialdietako zerbitzuetan, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan eta Deustuko Osasun Zientzien Fakultatean adituak diren pertsonen eskutik, Jardunaldiak honako gai hauei buruzko saio espezifikoak izango ditu: COVID, BGBK edo Asma, komorbilitateak arnas gaixotasunetan eta XXI. mendeko fonendoskopioa: biriketako ekografia. Programa osatzeko, mahai inguru bat egingo da, honako izenburu honekin: «Medikuntza teoriatik praktikara eta urrats bat harago» eta tailerrak ere egingo dira.

Programa