Deusto Business School Bruselan, IFI proiektuarekin

IFI proiektuko partaideak

2022ko maiatzak 18

Bilboko Campusa

Maiatzaren 16tik 18ra, Mikel Larreina irakasleak Deusto Finance Programmeko Guillermo Martín ikaslearekin batera, Bruselan parte hartu zuen Deusto Business Schoolen ordezkari gisa, Europar Batasuneko EBko politikei eta araudiari buruzko topaketan. Belgikako hiriburuan egingo den bilera hori IFI (Innovative Finance Inclusion)egitasmoaren baitan dago eta fakultateak parte hartzen du 2020ko azarotik.

IFIk Europako 6 unibertsitate eta EFMD (European Foundation for Management Development) biltzen ditu eta bere helburu nagusia Israelgo unibertsitate batzuetan finantza jasangarriak irakastea da. Zentzu honetan, Israelgo goi mailako hezkuntza sistema mundu mailako aldaketekin lerrokatzea eta finantzaketa sozial inklusiborako gaitasun berriak garatu nahi dira hiru mailatan: ekosistema eta azpiegiturak, akademikoen eta profesionalen arteko lankidetza eta ikerketa eta irakaskuntzaren hobekuntza. 

Hiru egunez, DBSko ordezkariek Europar Batasuna ekonomia global jasangarriagoa, berdeagoa eta bidezkoagoa lortzeko garatzen ari diren politikak entzuteko aukera dute. Korporazio handietako ordezkarien eta Belgikako parlamentuko kideen hitzaldien bidez, eta hitzaldi eta tailer ezberdinen bitartez, europeismoaren balioa eta Europar Batasunaren abantailak ere txertatzen dira.