Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Portugués anual

Hizkuntza trukea

(Tándem) Programa

DUn ikasten duzu eta atzerriko ikasleak ezagutu nahi dituzu eta, aldi berean, hizkuntza bat praktikan jarri? Orduan, Tándem zure neurrira egindako programa da.  

Deustuko Unibertsitatean bertoko ikasle asko eta nazioarteko mugikortasun programetan bertora etorritako gero eta atzerriko ikasle gehiago dago. Bertoko ikasleek bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasten dituzte, eta ikasle bisitariek gaztelania ikasten dute, gehienetan. Bi beharrizan horiekin, bi kolektiboek elkarri lagun diezaiokete eta beste hizkuntza batzuen ezagutza hobetu, eta, aldi berean, adiskidetasun loturak sortu.
 
Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Tándem programaren funtzionamendua 

Tándem programaren bidez hizkuntzak ikastea ikaskuntza autonomorako modu bat da: zure programako kide denak eta zuk antolatuko dituzue topaketak, iraupena eta hizkuntza trukea egiteko maiztasuna.

Deustuko Unibertsitateko Tándem Programan:

  • Tándem programako solaskidea esleituko dizuegu, beste hizkuntza bat praktikan jartzeko.
  • Tándem metodologiari  buruzko urrats errazak eta oinarrizko aholkuak eskaintzen dizkizuegu, ahozko akatsak zuzentzeko.
  • tandem@deusto.es” helbide elektronikora idatzita jarri ahal izango zara harremanetan koordinatzailearekin, tandem programaren funtzionamenduarekin zalantzarik edo arazorik baduzu. Tandem programan interesik baduzu, bete izena emateko inprimakia, mesedez.
  • Seihilekoa amaitzean, galde sorta anonimoa bidaliko dizuegu posta elektronikoz, programa ebaluatzeko eta zuon iradokizunen bidez hobetzeko. 

Tándem Programa Deustuko Unibertsitateko ikasleek baino ezin dute erabili. Programa honetan parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu, Izena emateko atalean agertzen diren jarraibideak kontuan hartuta. Programaren bidez, harremanetan jarriko zarete aukeratu dituzuen hizkuntzak praktikan jartzeko interesa duzuen bi ikasle. Une horretatik aurrera, autonomiaz lan egingo duzue, zeuen beharrizan eta denbora librearen arabera topaketak adostuta.

Ezaugarriak

Izena emateko orria
 
Metodologia

Zer da hizkuntzen ikaskuntza Tándem programan?
Hizkuntzak ikasteko metodo eraginkorra da, eta bi pertsona erregulartasunez batzean datza, batak bestearen hizkuntza ikasteko. Ezaugarrietako batzuk hauek dira.

  • Hain akademikoa ez den komunikazioa; Tándem programa komunikazio zuzeneko ekintza da, jatorrizko solaskide batekin. Gainera, Tándem programan dugun solaskidea ere ikastuna izango da, gu bezala, eta horrek arindu egiten ditu inhibizioak atzerriko hizkuntzan akatsak egiten direnean. Ingurune naturalean lan egiten duten bi pertsona direnez, kanpo kontrolik gabe, ikasprozesua malgutu egiten da, erabat, eta horrek dakar aprobetxamendu gehiago egotea.
  • Gramatika baino gehiago: kontua ez da bakarrik atzerriko hizkuntza bat ikastea, beste gizabanako batekin eta bere kultura, gizarte, lanbide ingurunearekin, besteak beste, harreman pertsonala ezartzea ere bada. Adibidez, kultura bakoitzak emozioa adierazteko, goresteko eta gorespenak onartzeko modua dauka… Eta xehetasun horiekin guztiekin ohitu gaitezke, zuzeneko kontaktuaren bidez eta jatorrizko hizlari baten jarrera aztertzearen bidez.
  • Elkarrekikotasun printzipioa: Tándem programan ikaskuntza aprobetxatzeko, solaskideek elkarri lagundu behar diote.: solaskide bakoitza da bestearen ikaskuntzaren arduraduna; beraz, biek egin beharko dute elkarri laguntzeko ahalegina. Lanaren arrakastak elkarren arteko konfiantzazko harremana du oinarri: bi parte hartzaileek egon behar dute eroso, laguntza eskatzeko, laguntza bera eman eta jasotzeko, zein akats zuzentzen den eta zenbateko maiztasunez elkarrekin adosteko.

Tándem programaren funtzionamendu egokirako aholku batzuk

  • Hizkuntzen banaketa: goian esan dugun bezala, Tándem programak elkarrekikotasun printzipioa du oinarri. Alde biek eman beharko dute berdina: denboraren erdia da hizkuntza batentzat eta beste erdia beste batentzat. Horrenbestez, ez zaio eman behar hizkuntza bati besteari baino garrantzia handiagoa. Ikasleei gomendatzen diegu hasiera-hasieratik erabakitzeko zein hizkuntzarekin hasiko diren eta noiz arte erabiliko duten. Oinarrizkoa da hori aurretik ezarrita egotea; izan ere, pertsona guztiak ez dira berdinak; batzuk irekiagoak dira beste batzuk baino, adibidez. Arau horiek hasieratik ezartzen badira, saihestuko dugu parte hartzaileetako batek bestearengandik etekin handiagoa eskuratzea. Adibidez, espainiera hitz egin behar den fasean bagaude, gerta daitezkeen komunikazioko arazo guztiak espainieraz konpondu beharko dira, eta ez da hizkuntza batetik bestera aldatu behar. Beste alde batetik, ez da komeni ahozko komunikazioa oztopatzea, hiztegian hitzak begiratuta, edo biok ezagutzen duzuen hirugarren hizkuntza batera aldatuta, adibidez ingelesera (ingelesa Tándem programan une horretako hizkuntza izan ezean).
  • Akatsak zuzentzea: parte hartzaileek ere negoziatu egin beharko dute zein akats zuzendu nahi duten. Batzuek nahiago dute zuzenean zuzentzea, unean bertan, eta akatsak komentatzen joatea: batzuen ustez, geroko uztean, akatsaren testuingurua galdu egiten da eta zuzenketak eraginkortasuna galtzen du. Beste batzuek nahiago dute geroko utzi zuzenketa, eta nahiago dute solaskidearen akatsak apuntatzea gero, saioaren amaieran, komentatzeko. Beste batzuek, azkenik, nahiago dute zuzenketarik ez egitea, komunikazioa eta bizkortasuna egoteko. Nolanahi ere, ez da oso gomendagarria akats guzti-guztiak zuzentzea. Onena izango litzateke akats gutxi batzuk hartzea kontuan eta larrienak zein diren ezartzea edo sarrien egiten direnak, holan etekin handiagoa atera diezaiokegu solasaldiari.
  • Maiztasuna: topaketak, eta horien maiztasuna, helburuen eta bete daitekeen ordutegiaren arabera ezarriko dira. Hala ere, gomendatzen da topaketak sistematikoak izatea, programatuak eta gutxieneko iraupen batekoak. Adibidez, asteko topaketa bat, ordubetekoa gutxi gorabehera, aukera ona izan daiteke.