DUn ikasten duzu eta atzerriko ikasleak ezagutu nahi dituzu eta, aldi berean, hizkuntza bat praktikan jarri? Orduan, Tándem zure neurrira egindako programa da.
Deustuko Unibertsitatean bertoko ikasle asko eta nazioarteko mugikortasun programetan bertora etorritako gero eta atzerriko ikasle gehiago dago. Bertoko ikasleek bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasten dituzte, eta ikasle bisitariek gaztelania ikasten dute, gehienetan. Bi beharrizan horiekin, bi kolektiboek elkarri lagun diezaiokete eta beste hizkuntza batzuen ezagutza hobetu, eta, aldi berean, adiskidetasun loturak sortu.