Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Atzerriko egonaldiak

Aurkezpena

Zer eskaintzen dizugu?

Atzerriko ikastaroak eta egonaldiak osagarri ezin hobeak dira Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroko ikastaroetarako. Hizkuntza arloko prestakuntza eskaintzeko konpromisoa dugu hartuta. Horregatik, ospe handiko unibertsitateak eta eskolak bisitatzen ditugu aholkurik egokiena emateko.

Gure prezioetan sartuta daude kudeaketa eta aholkularitza, irakaskuntza eta ostatua. Kudeaketa gastuak aukeratzen den ikastetxearen araberakoak izaten dira, ez dira itzultzen eta behin baino ez dira ordaintzen, berdin dio zenbatekoa den egonaldia eta zelako ikastaroa den. Kasu batzuetan jarduerak ere sartzen dira eta, nahi izanez gero, aireporturako joan-etorriak ere bai. Helmugarako joan-etorriko bidaia ikasleak bere kontura egin behar du.

  • Zorroztasun akademikoaren arabera eta kokapen egokiagatik aukeratutako unibertsitateak eta eskolak, sarritan Euskal Herritik esku-eskura daudenak.
  • Ospe handiko helmugak, guk geuk bisitatu eta ikusitakoak eta Deustuko Unibertsitateko eskakizunak betetzen dituztenak.
  • Ingelesa edo frantsesa ikasteko egonaldi espezializatuak, 17 urtetik gorakoentzat.
  • Bana-banako aholkularitza, egonaldiak neurrira diseinatuta.
  • Baldintza onak, hezkuntza erakundeekin sinatutako hitzarmenei esker.
  • Irakaslearen etxean egonaldiak egiteko aukera, profesionalentzako ikastaroak, irakasleentzako eta familientzako ikastaro bereziak.
     
Zeuri egokitutako ikastaroa antolatuko dizugu

Ikastetxe guztiak bisitatu ditugu eta harreman zuzena dugu unibertsitate eta eskolekin. Hona hemen eskaintzak:

  • Liverpool, itsasaldeko hiri bizia, ikasle ugarikoa eta kultura aberatsekoa. Oso ondo komunikatuta dago Maschesterreko aireportuarekin. Zuzeneko hegaldia dago Manchesterrera Bilbotik.
  • Swansea eta Aberystwyth-eko unibertsitateak, Galesen, oso kosmopolitak dira. Kostaldeko hiriak dira biak, paisaia aldetik inguru bikainetan kokatuak.
  • St. Andrews Edinburgotik ordubetera dago errepidez. Eskoziako unibertsitaterik zaharrena da; filmetako inguruan kokaturik dago. Abuztuan baino ez ditu ikastaroak eskaintzen.
  • Dublin bizitzaz beteko hiria duzu, zer ikusi eta zer egin ugari eskaintzen dituena. Beharrizan eta aurrekontu guztietara egokitutako ikastaroak eta egonaldiak.
  • Limerick. Irlandako mendebaldean dago Limerik; irlara egiten diren bisitaldi turistikoetarako oso ondo kokatuta dago. Bertako unibertsitateak udako ikastaroak eskaintzen ditu, nazioarteko girokoan eta oso interesgarriak ikuspegi akademikotik. Bizitza sozial handiko tokia da.
  • Galway. Irlandako mendebaldeko gune turistikoa da. Ingeles espezializatuko eta ingeles orokorreko ikastaroak aukeratu ditzakezu, kalitate-prezio erlazio onekoak.
    Eskatu elkarrizketa baterako ordua eta ikasteko beharrizanetara eta aurrekontura hoberen egokitzen den ikastaroa diseinatuko dizugu. 