Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Mugikortasuna - Outgoing

Dagokion akreditazioa ez badaukazu, matrikula egin behar duzu barne hizkuntza maila froga egiteko - 2020-2021ko Mugikortasuna - Outgoing (Erasmus + eta Aldebikoa)

Matrikula online Bilbao - Gasteiz 

Matrikula online Donostia


Mugikortasun (Outgoing) programan parte hartzeko hizkuntza proba

outgoing
 Data  Eguna  Hizkuntza Arduraduna
Azaroak 27, 15:00
Gasteiz
 asteazkena Hizkuntza guztiak Hizkuntza zentroa
Azaroak 28, 15:00
Bilbao eta Donostia
 osteguna  Ingelesa Hizkuntza zentroa
Azaroak 28an, 17:00
Bilbao eta Donostia
 osteguna  Beste hizkuntzak Hizkuntza zentroa

Proba hau datorren ikasturtean Mugikortasun Programan plaza eskatu nahi duten pertsonentzat da soilik, eta hauen artean bakarrik kanpoko hizkuntza akreditazioa aurkeztu ezin dutenentzat (C1 ingelesean edo B2 frantsesean, alemanean edo italieran).

Proba honetara aurkezten diren pertsonak, hizkuntza eskakizuneko azterketan matrikulatuta badaude:

  • Bere graduak eskatutako hizkuntza maila berdina edo altuagoa lortzen badute azterketa honetan, beraien graduko hizkuntza eskakizuna gainduta izango dute.
  • Ez badute maila nahikoa lortzen, urtarrileko deialdian ezin izango dira aurkeztu eta ekaineko deialdira arte itxaron beharko dute. 
     

Ingelesa

Ingeleseko C1 mailako azterketak honako proba hauek ditu: aukera anitzeko galderak eta 250 hitzeko idazlana (% 60) eta ahozkoa (% 40). Proba guztiak nahitaezkoak dira.
Azterketaren balioespena puntuazio eskala baten arabera egiten da eta B1en eta C1en arteko maila lortu daiteke. Emaitzak eskala horren arabera argitaratuko dira.
 

Frantsesa, Alemana eta Italiera

Frantseseko, alemaneko eta italierako B2 mailako azterketak honako proba hauek dituzte: aukera anitzeko galderak eta irakurriaren ulermena (% 25), idazlana (% 25) eta ahozko proba (% 50). Proba guztiak nahitaezkoak dira.

Azterketaren balioespena puntuazio eskala baten arabera egiten da eta A1en eta B2ren arteko maila lortu daiteke frantsesean, alemanean eta italieran. Emaitzak eskala horren arabera argitaratuko dira.

 

Informazioa: Bilboko campusa

Informazioa: Donostiako campusa

Informazioa: Gasteizko campusa