Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Linguaskill Cambridge


Linguaskill ingeleseko maila ugariko proba bat da, ordenagailuz egiten dena. Test hori ACLESek (Goi Hezkuntzako Hizkuntza Zentroen Elkartea) eta CRUEk (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) onartzen dute Hizkuntzen Europarko Erreferentzia Marko Bateratuko A1etik eta C1era bitarteko mailak aitortzeko. Aitorpenak jaso ahal izateko beharrezkoa da proba lau trebetasunetan egitea. 

Proba moldagarria da, hau da, zure mailara egokitzen da eta galderak zure erantzunen arabera moldatzen ditu.

Ez da gainditzen edo suspenditzen, maila anitzeko test bat delako besterik gabe, zure ingeles maila neurtzeko bakarrik. 

 

LINGUASKILL Cambridge

 

 

 

 

 

Cambridge Qualifications-en ez bezala, une jakin batean duzun mailaren emaitza jasoko duzu txosten batean. Berez, ez da egiaztagiri bat. Zure hizkuntzaren ezagutza maila egiaztatzen duen egiaztagiri bat nahi baduzu, balio akademiko osoa duena, kontsultatu azterketak egiteko deialdiak Cambridge-n.

Nahi dituzun emaitzak lortu ezean, azterketaren moduluak berriro egin daitezke, Speaking-a (ahozkoa) barne, gehienez 3 hilabeteren barruan. Txostenak puntuaziorik altuena jasoko du.

Norentzat da? 

Ingeles maila erakutsi behar dutenentzat…

  • unibertsitatean graduatzeko
  • nazioarteko mugikortasuneko leku jakin batzuetara joan ahal izateko
  • graduondoak egin ahal izateko
  • bekak eskatzeko 

Linguaskill test ezin hobea da enpresek hautaketa prozesuan dauden hautagaien ingeles maila modu objektibo eta fidagarrian neurtu ahal izateko edota beren langileen hizkuntza maila neurtzeko ere.

Garrantzitsua: Oraingoz, proba honetarako erabiltzen den software-ak ez ditu behar diren doikuntzak premia bereziak dituzten pertsonentzat, ikusmen, entzumen edo adimen urritasunak dituztenentzat, alegia. Pertsona horiei Cambridge Assessment English-eko edozein azterketa egitea aholkatzen diegu (B1, First B2, Advanced C1 edo Proficiency C2); izan ere, azterketa horietan premia berezi horiek aurreikusita daude.  

Harremana

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara.