Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Linguaskill Cambridge


Reading-a & Listening-a: 60-85 minutu.

Zati honek 7 atal ditu. Ez dauka galdera kopuru zehatzik. Galderak erantzun ahala egokitzen dira, hau da, zuzen erantzunez gero, hurrengo galdera zailagoa izango da eta, erantzun okerra emanez gero, hurrengoa errazagoa izango da.

Sistemak hizkuntza maila zehaztasunez neurtzeko adina erantzun jasotzen duenean amaituko da proba.

Writing-a 45 minutu 

Proba horrek bi atal ditu:
1. atala: gutxienez 50 hitz dituen mezu elektroniko bat idatzi beharko duzu. Horretarako 15 minutu izango dituzu.
2. atala: atal honetan gai bati buruz idatziko duzu. Testuaren luzera gutxienez 180 hitzekoa izan beharko da. Horretarako 30 minutu izango dituzu.

Speaking-a 15 minutu 

Ahozko adierazpenaren atala mikrofono batekin eta aurikularrekin egiten da. Erantzunak grabatu egiten dira eta gutxienez bi aztertzailek ebaluatzen dituzte. Ez da kamerarik erabiltzen. 

Azterketaren zati horrek 5 atal ditu eta bakoitzak notaren %20 balio du.

  • 1. atala: elkarrizketa bat da eta zeuri buruzko 8 galderari erantzuten diezu. Lehenengo bi galderak ez dira puntuatzen.
  • 2. atala: 8 esaldi ozenki irakurri beharko dituzu.
  • 3. atala: gai bat garatu beharko duzu minutu batez. 40 segundo izango dituzu gaia prestatzeko.
  • 4. atala: irudi bati buruz hitz egingo duzu minutu batez. Irudiak grafiko edo taula bat izango du, zuk komentatu beharrekoa. Minutu bat izango duzu prestatzeko.
  • 5. atala: zure iritzia emango duzu gai jakin bati buruz, 5 galderari erantzun laburrak emanez. Minutu bat izango duzu prestatzeko. 

 

Harremana

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara.