Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Linguaskill Cambridge


Zein da Linguaskill eta Cambridge-ko azterketen arteko desberdintasuna?

Linguaskill-ek ez du egiaztagiririk ematen hizkuntza maila bat gainditzeagatik, txosten bat baizik (Test Report Form), momentu jakin batean duzun maila erakusten duena. Test horren helburua ez da Cambridge-ko gainerako azterketek duten bera. Cambridge-koek egiaztagiriak ematen dituzte eta zure hizkuntza gaitasuna erakusten dute. Esan daiteke Linguaskill probak maila neurtzen duela eta Cambridge Qualifications-ek, ordea, gaitasuna.


Noiz jasoko ditut emaitzak?

  • Reading-a & Listening-a: berehala
  • Writing-a: gehienez 12 ordutan
  • Speaking-a: gehienez 48 ordutan


4 trebetasunak egiten badituzu, emaitzak beranduenez 48 ordutan ematen dira, ordenagailu bidez egindako txosten batean; beraz, ez da egiaztagiri inprimaturik itxaron behar.

Zenbateko nota behar da Linguaskill gainditzeko?

Linguaskill testa ez da gainditzen, ezta suspenditzen ere. Maila jakin bat behar izanez gero, gutxieneko puntuazio bat lortu beharko duzu. Gutxieneko puntuazio hori Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren hurrengo taula honetan dago jasota:

Puntuazioa         Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoko maila
180+                    C1  edo goragokoa
160–179              B2
140–159              B1
120–139              A2
100–119              A1
82–99                  A1 baino beheragokoa

Linguaskill-en alor guztietan egin behar dut azterketa? 

Ez. Ahozko maila soilik erakutsi nahi baduzu (hautaketa prozesuan eskatzen dizuten bakarra delako, adibidez) Speaking-a aukera dezakezu; zure idazmenaren maila frogatu nahi baduzu, Writing-era bakarrik aurkez zaitezke. Dena den, gogoratu Linguaskill aitortzen duten entitateek alor guztietara aurkeztu bazara bakarrik onartzen dutela.

Nolako aitorpenak ditu Linguaskill-ek?

Eranskin honetan kontsulta dezakezu Linguaskill onartzen duten Unibertsitateen zerrenda.
 

Harremana

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara.