Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Linguaskill Cambridge


Linguaskill test ezin hobea da, erraz administratzen dena, edozein momentutan zure langileen ingeles maila ezagutzeko balio duena lau trebetasunak kontuan hartuta: irakurmena, entzumena, idatzizko adierazpena, baita ahozko komunikazioa ere. Egoera bakoitzerako edo lanpostu bakoitzerako interesatzen zaizkizun moduluak aukera ditzakezu.

Hautaketa prozesuetan oso aukera interesgarria da.  

Emaitza azkarrak txosten sakonekin

Emaitzak eskuragarri egoten dira 48 orduren buruan eta berehalakoak izaten dira Reading and Listening (konbinatuta) moduluetan. Banakako zein taldeko txostenak ematen ditu eta konparaketak erraz egiteko modua ematen du. Emaitzak nazioarteko estandarretara doitzen dira, beharrezko erabakiak hartu ahal izateko.

Fidagarria eta administratzeko erraza

Online egiten diren probak erraz administratu eta ikuskatu daitezke zure instalazioetan eta ondo datorkizun momentuan. Ordenagailu bat, Interneteko konexio fidagarria eta mikrofonodun aurikularrak, besterik ez duzu behar. Bakarkako zein taldeko hautagaien ingeles maila testatu daiteke.

Informazio gehiago izateko edo aurrez aurreko elkarrizketa bat hitzartzeko, jarri gurekin harremanetan linguaskill@deusto.es web orrialdean. Utzi zure datuak, esan zer behar duzun eta denbora tarte laburrenean zuri eta zure enpresari egokitzen zaizuen konponbide bat ematen saiatuko gara.

 

Harremana

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara.