Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Linguaskill Cambridge


Linguaskill testeko matrikulari lotutako arlo guztiak (ordaintzeko baldintzak, diru-itzultzeak, baliogabetze eta lekualdaketei dagozkienak) ondoren dauden politiketan ageri dira.

Matrikula

Matrikula egiteko, jarraitu inprimakian ageri diren argibideak. Inprimaki horretan akatsak zuzendu daitezke. Mesedez, irakurri informazioa arretaz behin betiko bidali aurretik. Inprimakia eta eskatzen den dokumentazioa bidalitakoan, berrespeneko mezu bat jasoko duzu 24 orduren barruan (astegunetan).

Behin matrikula egiteko epea amaituta, mezu bat jasoko duzu hurrengo informazioarekin: zein ordutan eta zein gelatan izango den azterketa.

Matrikula epea amaitutakoan, Hizkuntza Zentroak eskubidea du deialdiko epez kanpoko matrikulak ez onartzeko.


Deialdiak

Gure Zentroak antolatzen dituen deialdien data estandarrak gure web orrialdean ageri dira. Enpresa batekoa edo prestakuntza zentro batekoa bazara eta beste aukera batzuk aintzat hartzea interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan linguaskill@deusto.es web orrialdearen bitartez.


Tasak

Ordainketa banku-transferentziaren bidez egin beharko da, inprimakian zehaztuta dagoen kontu-zenbakian dirua sartuta edo banku-txartelarekin gure web-orrialdean ageri den ordainketa-pasabidearen bidez. Matrikula ez da berretsiko dagokion tasa ordaindu eta gure Zentroan erregistratu arte.

Ordainketa epe barruan jasotzen ez bada, ez da matrikula tramitatuko.


Itzultzeak eta aldaketak

Azterketa tasa itzuli ahal izango da baldin eta azterketaria deialdira arrazoi mediko edo gaixotasunagatik joan ez bada. Horretarako, medikuaren ziurtagiria entregatu beharko du. Ezinbesteko arrazoiengatik ere itzuli ahal izango da, behar bezala justifikatuta. Azken kasu horiek banan-banan aztertuko dira. Halakoetan, tasaren % 80 bueltatuko litzateke edo matrikula hurrengo deialdi batera aldatu liteke aparteko kargurik gabe.

Matrikula epea amaitutakoan, tasak ezin izango dira inola ere azterketa mota batetik bestera aldatu edo beste pertsona bati eman.


Azterketa arauak

Azterketa egunean,

  • egon zaitez, azterketa hasi baino 15 minutu lehenago, azterketa izango den tokian,
  • eraman ezazu indarrean dagoen nortasun agiria, oraintsuko argazki batekin,
  • eraman arkatz bat eta/edo boligrafo bat
  • Ezin da azterketan gailu elektronikoekin sartu.


Datuen babesari buruzko informazioa - Linguaskill

Datu pertsonalen tratamenduaren xedeak

1. Linguaskill-en testa kudeatzeko, ondorengo kasuak barne: a) matrikula prozesua eta tasak kobratzeko, b) azterketa saioak antolatzeko, eta c) azterketariarekin edo bere arduradunarekin (azterketaria adingabea bada) harremanetan jartzeko, kontratatutako azterketarekin lotutako gaiez hitz egiteko. Datuak bost urtez gordeko ditugu helburu horiekin.

2.Gainera, datuak erabili ahal izango dira, kontratatutako azterketari buruzko gogobetetasuneko inkestak egiteko eta bezeroen beharrak hobeto ezagutzeko.


 

Harremana

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara.