Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

HSK, YCT

  • Noiz har daiteke parte azterketetan?
    HSK, HSKK eta YCT azterketetara aurkeztu ahal izateko, gutxienez 8 urte beteta eduki behar dira edo urte horretan bete. YCT azterketa idatzian eta ahozkoan parte hartzeko gehienez 16 urte izan behar dira.
     
  • Ahozko eta idatzizko proba egin nahi badut, nola matrikulatu behar dut?
    Azterketa bitara aurkeztu nahi baduzu (adibidez: HSK eta HSKK), beharrezkoa da bietan izena ematea.
     
  • Zer gertatzen da azterketara aurkeztea erabakitzen badut, matrikula epea amaitu ondoren?
    Ikusi aukera hori: hsk@deusto.es

  • Nola jakingo dut nora eta noiz joan behar dudan azterketa egitera?
    Matrikula online egiten duzunean, mezu elektronikoa jasoko duzu baieztapenarekin, azterketa baino 15 egun lehenago, eta bertan adieraziko da non, noiz eta zer ordutan izango den azterketa.
     
  • Zer da azterketari txartela?
    Azterketa egunean, azterketari txartela jasoko duzu inprimatuta. Zure izena, nazionalitatea, sexua, nortasun agiriaren zenbakia, eta azterketaren lekua, eguna eta ordua izango ditu. Garrantzia handikoa da datuak zuzenak diren eta emandako dokumentuetakoak diren ikustea. Akatsik egonez gero, aldaketak egin ditzakezu Unibertsitateko azterketa koordinatzailearekin batera, eta berak sinatuko du zure txartela aldaketak ongi eginda daudela ziurtatzeko.
    Beharrezkoa da txartela izatea azterketan parte hartzeko eta proba amaitutakoan ere gorde beharko duzu. Azterketari zenbakia behar duzu emaitzak online eskatzeko.
     
  • Ezaba dezaket nire matrikula?
    Azterketaria ez bada azterketara aurkezten probaren egunean, zentro aztertzailearenak ez diren arrazoiengatik, ondorioak onartu beharko dituzu eta ez zaizu ordaindutako itzuliko.
     
  • Noiz eta nola jaso dezaket nire ziurtagiria?
    Posta elektronikoko mezu bat jasoko duzu, bertan jakinaraziko zaizu ziurtagiria heldu dela eta non jaso behar duzun. Azterketa egin eta bi hilabete inguruko epean heltzen dira. Oso kasu berezietan bidaltzen dira ziurtagiriak posta arruntez. Zuk zeuk jaso ezin baduzu eta zure ordez beste norbait bidali nahi baduzu, zure NANaren kopia bat ekarri beharko du.
     
  • Eska daitezke “baldintza bereziak”?
    Premia bereziak dituzten azterketariei araudi berezia aplikatu ahal zaie, horretarako, izena ematean, premia berezia dagoela frogatu behar da ziurtagiri aurkeztuz.
     
  • Ziurtagiria galdu dut, bikoiztua eska dezaket?
    Galdutako ziurtagiriaren bikoitza eska daiteke, une horretan araudian ezarrita dagoen tasa ordainduta. Horretarako e-maila bidal dezakezu hsk@deusto.es izena, abizenak, jasotako titulua eta data adieraziz.
     
  • Zein da Chinese English testen orri ofiziala?
    Hemen duzu web ofizialaren esteka:
    Chinese English test

  • Non kontsulta dezaket HSK / HSKK / YCT mailen eta egituraren inguruko informazioa?
    Ondoko esteka honetan dituzu xehetasun guztiak.  

Argitu zalantzak
944 139 212/943 326 181

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.