Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

HSK, YCT

Azterketa baino lehen

  • Ziurtatu boligrafoa, arkatza, borragoma, NANa edo indarrean dagoen pasaportea (hau da, iraungi gabea) eta azterketari txartela dituzula.
  • Azterketa hasi baino 30 minutu lehenago heltzea komeni da. Bost minutu beranduago heltzen bazara, gelara sartu ahal izango zara. 5 minutu eta 35 minutu bitarteko tartea beranduago heltzen bazara, azterketaren bigarren zatia hasten denean hasi ahal izango zara egiten eta ez duzu denbora gehiago izango. 35 minutu baino gehiagoko atzerapenarekin heltzen bazara, ezingo zara azterketara aurkeztu.
  • Itzali mugikorra eta isildu dituzun gailu elektroniko guztiak. Ezin izango dituzu azterketan erabili eta ez dute inor molestatu behar zarata edo dardararekin.
  • Debekatuta daude hiztegiak, liburuak eta gailu elektronikoak.
     

Azterketa bitartean (ikasgelara sartuta)

  • Desgaitu alarma eta oroitzeko tonu guztiak.
  • Dagokizun mahaian jesarrita zaudenean, zaintzaileak NANa edo pasaportea eskatuko dizu, zure nortasuna egiaztatzeko. Garrantzizkoa da dokumentazioa indarrean egotea. Dokumentazioa indarrean ez baduzu, edo bertako datuak bat ez badatoz azterketariaren txartelekoekin, ezin izango duzu azterketa egin.
  • Ezin daiteke azterketa gelatik irten. Premiaren bategatik, azterketatik irten beharra baduzu, eskatu baimena zaintzaileari. Itzultzean, berriro aurkeztu behar duzu azterketari txartela eta nortasun agiria.
  • Azterketa egin bitartean, ezin da jan ezta edan ere.

Azterketa amaitutakoan

  • Azterketa amaitzen denean, arkatza edo boligrafoa mahai gainean uzteko eskatuko dizute. Zigorra izan dezakezu, denbora agortu ondoren idazten jarraituz gero.
  • Zaintzaileak azterketa guztiak, azterketa orriak eta zirriborroa jasoko ditu, azterketa gelatik irteteko baimena eman aurretik. Tarte horretan, jesarrita egon beharko duzu.
  • Ez saiatu azterketa gelatik inolako materialik ateratzen, ezta zirriborroa ere.
  • Ez egin zaratarik gelaren inguruan.

Gertaeren jakinarazpena

Azterketan zehar zure erantzunei eragin diezaiekeen ezer gertatzen bada (adibidez, proban zehar gaizki sentitzen bazara edo zarata handi batek entzundakoaren ulermena oztopatzen badizu), berehala jakinarazi behar diozu zaintzaileari edo zentroko ikuskatzaileari, azterketa egunean bertan.
Kudeaketa txarragatik bidegabeko tratua jaso baduzu, esaterako, proba egiteko denbora gutxi, azterketa orriak hondatuta egotea edo gelako instalazioak baldintza txarretan egotea, bermatuta dago doako proba egingo dela ahalik eta lasterren.
Azterketa egitea eragozten duten hondamendi naturalak edo bat-bateko istripuak gertatuz gero, beste proba bat antolatuko da, ahalik eta lasterren, edo azterketa egiteko ordaindutakoa itzuliko zaie azterketariei.
 


 

 

Argitu zalantzak
944 139 212/943 326 181

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.