1. Matrikula
Matrikula-epea: Apirilaren 9tik 16ra.
Maila egiaztatzeko probak egiteko, Internet bidez emango da izena: http://www.habe.euskadi.eus/
Matrikula 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Baldintzak bete eta maila batera baino gehiagotara aurkeztu nahi duenak matrikula bat ordaindu beharko du maila eta deialdi bakoitzeko. Matrikula bakoitzak deialdi baterako baino ez du balioko.
Garrantzi handikoa: 2017ko urtarrilaren 9ko HABEko zuzendari nagusiaren ebazpeneko 9.4 puntuak dioenez, bigarren deialdian ahozko proba soilik egin behar duenak (idatzia lehenengo deialdian gaindu zuelako, baina ez ahozkoa) matrikula egin beharko du ezarritako epean eta matrikulari dagokion kopurua ordaindu beharko du.
2. Egutegia
- Onartuen zerrenda: apirilak 18
- Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzak 9
- Idazmeneko proba: maiatzak 12
- Idazmeneko probak: ekainaren 15ean
- B2 - Mintzameneko proba: ekainak 21, 22 eta 23.
- C1 - Mintzameneko proba: ekainak 28, 29 eta 30.
- C2 - Mintzameneko proba: ekainak 30
- Emaitzak: uztailak 11
Ahozko eta idatzizko probak euskaltegian edo autoikaskuntzako zentro homologatuan egingo dira maiatzaren lehenengo astean.
Idatzizko proba
- B2 - Eguna: martxoak 12 - Ordua: 09:00
- C1 - Eguna: martxoak 12 - Ordua: 11:30
- C2 - Eguna: martxoak 12 - Ordua: 09:00
- Lekua (Araba): Farmazia Fakultatea. EHU Gasteiz
- Lekua (Bizkaia): BEC Barakaldo
- Lekua (Gipuzkoa): Barriola gelategia. EHU Donostia
Ahozko proba (1)
- B2 - Eguna: ekainak 21, 22 eta 23 - Ordua: Ikasle bakoitzarentzat bat
- C1 - Eguna: ekainak 28, 29 eta 30 - Ordua: Ikasle bakoitzarentzat bat
- C2 - Eguna: ekainak 30 – Ordua: Ikasle bakoitzarentzat bat
- Lekua (Araba): IES Mendebaldea. Gasteiz
- Lekua (Bizkaia): BEC Barakaldo
- Lekua (Gipuzkoa): Luberri institutua. Donostia
(1) Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu Sarbidean www.habe.euskadi.eus