- Probak aurreikusitako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
- Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
- Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
- Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
- Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
- Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.