Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

HABE

1. Deialdian parte hartzeko baldintzak

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B2, C1 edo C2 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:

1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egon izana 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

2. Azterketariak 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izatea.
B2 (B2 maila: B2B2 Kodea)
C1 (C1 maila: C1C1 Kodea)
C2 (C2 maila: C2C2 kodea), C2 mailako proiektua euskaltegiak gainditutzat eman ondoren.

3. Dena den, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epealdian, gutxienez, azpimaila bat gainditu izan eta euskaltegiak horrela aitortu badu.

Ondorio horietarako, euskaltegiak IKASLEAK izeneko fitxategiaren aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk, 2018ko martxoaren 23rako, lehen deialdian; eta 2018ko irailaren 6rako bigarren deialdiari dagokionez.
Azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula egitea
  • Azterketa eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean adierazitako orduan bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

 

Beste web orri interesgarri batzuk

Kontaktua

Euskal Irakaslegoa euskaltegia

Hizkuntza Zentroa - Bilbao
Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 177
euskal.irakaslegoa@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:15era
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:30era


Hizkuntza Zentroa - Donostia-SS
Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.