Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

HABE

A1 - A2 - B1 Etengabeko ebaluazioa

2. Prozedura

1. Euskaltegi edo euskara ikasteko autoikaskuntzako zentro homologatu bakoitzak ziurtatuko du ikasleek A1, A2 edo B1 mailako eskakizunak betetzen dituzten ala ez, HABEko zuzendari nagusiaren 2017ko urriaren 4ko ebazpenean ezarrita dauden baldintzen arabera.

2. Irakasleek berariazko jarduerak egingo dituzte matrikulatuta dauden ikasleen trebetasunak ebaluatzeko, horretarako ezarrita dauden epeetan. Jarduera horiek eta emaitzak artxibatu eta gorde beharko dituzte euskaltegiek eta euskara ikasteko autoikaskuntzako zentro homologatuek.

3. Ebaluazioko berariazko jarduerak aplikatzeko egutegia:

  • Lehenengo epea: 2017ko urriaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitarteko ikastaroetako ikasleak ebaluatzeko.
  • Bigarren epea: 2018ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroetako ikasleak ebaluatzeko.

4. Etengabeko ebaluazioa egiten den ikastaroko epe bakoitzean, euskaltegiek eta euskara ikasteko autoikaskuntzako zentro homologatuek, egoki ikusten dituzten jarduerez gain, gutxienez, ondoren ageri diren ebaluazioak egin beharko dituzte, euskaltegiko curriculum proiektuan jasotzen diren irizpide eta ebaluazio sistemen arabera: hasierako ebaluazio diagnostikoa, tarteko ebaluazioa/ak –ikaskuntza prozesuaren iraupenak horretarako modua ematen badu– eta azken ebaluazioa.

5. Euskaltegiek eta euskara ikasteko autoikaskuntzako zentro homologatuek HABEri jakinaraziko dizkiote ikasle matrikulatuen asistentziako datuak eta lau hizkuntza trebetasunetan lortu duten gaitasun maila, maila bakoitzeko kodeen bidez, deialdien egutegian ezarritako datetan.

6. Ziurtatutako gaitasun mailei dagozkien ziurtagiriak eman eta erregistratzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak eta HABEko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenak arautzen dituzten ebaluazioko irizpideak eta prozedurak egoki aplikatu direla egiaztatu ondoren, HABEko zuzendari nagusiak onespena emango die euskaltegi edo euskara ikasteko autoikaskuntzako zentro homologatuen proposamenei ziurtagiriak lortzeko.

Beste web orri interesgarri batzuk

Kontaktua

Euskal Irakaslegoa euskaltegia

Hizkuntza Zentroa - Bilbao
Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 177
euskal.irakaslegoa@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:15era
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:30era


Hizkuntza Zentroa - Donostia-SS
Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.