Zergatik Goethe-Institut Deustun?
Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroa, 2011ko otsailetik, Goethe-Instituteko zentro aztertzaile baimendua delako Bilbo Handirako. Goethe-Instituteko azterketek ospe handia dute mundu osoan, eta bertan ematen dituzten ziurtagiriak balioesten dituzte, bai enpresariek, bai hezkuntza erakundeek, hainbat herrialdetan, kualifikazio proba modura. Gaur egun, gure unibertsitateak maila guztietako azterketak egiten ditu, A1 mailatik C2 mailara artekoak.