Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Goethe-Institut

  • Zer gertatzen da azterketara aurkeztea erabakitzen badut, matrikula epea amaitu ondoren?
    Tasa gehigarri bat ordaindu beharko duzu, matrikula noiz egiten duzun kontuan hartuta. Gainera, gerta daiteke, deialdi horretan, interesatzen zaizkizun tokiak agortuta egotea.

  • Nola jakingo dut nora eta noiz joan behar dudan azterketa egitera?
    Matrikula online egiten duzunean, posta mezu bat jasoko duzu, dena dagoela ondo ziurtatzeko. Matrikula epea amaituta, eta azterketa idatzia baino bi aste lehenago, e-maila jasoko duzu eta bertan zehaztuko zaizu nora joan behar duzun azterketaren atal bakoitza egitera.
     
  • Azterketaren atal guztiak egiten dira egun berean?
    Gehienetan, azterketa idatzia ahozkoa baino lehenago egiten da. Azterketa idatzia eta ahozkoa egun berean izan ezik, 14 eguneko tartea egongo da bi azterketen artean.

  • Ezaba dezaket nire matrikula?
    Matrikulak ezabatuta, dirua atzera itzultzen da ziurtagiri bidez justifikatzen den arrazoi mediko bat tarteko bada.
     
  • Noiz eta nola jaso dezaket nire ziurtagiria?
    Posta elektronikoko mezu bat jasoko duzu, ziurtagiria heldu dela jakinarazteko. Azterketa egin eta bi hilabete ingurura heltzen dira. Oso kasu berezietan bidaltzen dira ziurtagiriak posta arruntez. Zuk zeuk jaso ezin baduzu eta zure ordez baten bat bila bidali nahi baduzu, zure NANaren kopia bat ekarri beharko du pertsona horrek.

  • Zer adin izatea gomendatzen zaie hautagaiei azterketak egiteko?

    Gazteentzako azterketak:
    - GOETHE-ZERTIFIKAT A1: FIT IN DEUTSCH 1 (10etik 16 urtera)
    - GOETHE-ZERTIFIKAT A2: FIT IN DEUTSCH (12tik 16 urtera)

    Gazteentzako azterketak (12 urtetik gora):
    - GOETHE-ZERTIFIKAT B1J

    Helduentzako azterketak (16 urtetik gora):
    - GOETHE-ZERTIFIKAT A1: START DEUTSCH 1
    - GOETHE-ZERTIFIKAT A2
    - GOETHE-ZERTIFIKAT B1
    - GOETHE-ZERTIFIKAT B2
    - GOETHE-ZERTIFIKAT C1

    Helduentzako azterketak (18 urtetik gora):
    - GOETHE-ZERTIFIKAT C2: GROSSES DEUTSCHES SPRACHDIPLOM

    Azterketaria gomendatzen den adina baino lehenago aurkezten bada azterketara, ez da onartuko azterketaren emaitza aurkaratzerik adinarekin lotutako arrazoiengatik (adin horretarako desegoki diren gaiak erabiltzeagatik edo antzekoengatik). Azterketan parte hartzeko ez da hizkuntza jakin bateko klaseetara joan beharrik egongo, ezta beheragoko mailako ziurtagiririk eduki beharrik ere.

  • Zer alde dago Start Deustch eta FIT azterketen artean?
    Azterketa egingo duen hautagaiaren adina, besterik ez.
     
  • Zer alde dago B1 eta B1j azterketen artean?
    Azterketa egingo duen hautagaiaren adina da, besterik ez.
  • Zer da azterketa moduluka egitea
    Hiru azterketa daude moduluka egin daitezkeenak –B1, B2 eta C2–. Azterketak lau modulutan daude banatuta (irakurmena, entzumena, idazmena eta ahozkoa) eta denak batera edo nahi diren moduluen azterketa egin daiteke. Ziurtagiriak ere moduluka jasoko dira (4 ziurtagiri), modulu guztiak aldi berean gainditzen ez badira (kasu horretan ziurtagiri bakarra jasoko da).
     
  • Eska daitezke “baldintza bereziak”?
    Premia bereziak dituzten azterketariei araudi berezia aplikatu ahal zaie, betiere izena ematerakoan premia berezia frogatzen badute, behar den ziurtagiria aurkeztuta. Kontsultatu aukerak: https://www.goethe.de/pro/relaunch/prf/es/Teilnehmende_mit_spezifischem_Bedarf.pdf
  • Ziurtagiria galdu dut, eska dezaket bikoztua?
    Galdutako ziurtagiriaren bikoiztua eska daiteke, horretarako 30 euro ordaindu beharko dira. Horretarako e-maila bidali beharko duzu goethe@deusto.es helbidera, izena, abizenak, duzun titulua eta noiz eskuratu duzun adieraziz.
     
  • Non kontsulta dezaket azterketen, azterketa ereduen eta ikasteko baliabideen inguruko informazioa?
    Xehetasunak Goethe Institut-en orri ofizialean aurkituko dituzu.

Goethe-Instituteko notak norbaitek faltsutu dituela frogatzen bada, debekaturik izango du, urte batez, azterketetara aurkeztea Goethe-Institutek faltsifikazio ziurtagiria aurkezten duenetik. Urte beteko debeku hori mundu osoan aplikatuko da Goethe-Instituteko azterketetan aurkezteko, bai Goethe-Institutekin lankidetzan ari diren zentroetarako.
 

 

Informazio eskaera