Alemaneko azterketetan matrikula egiteko beharrezkoa da:
1.- Matrikula orria online betetzea, eskatzen diren datuekin.
2. Azterketa egiteko tasa ordaindu. Bi aukera daude:
- ES04 2095-0292-90-9101532060 kontu zenbakira transferentzia eginda. Kontzeptuan “2021 eta matrikulatzen den pertsonaren Izena + Abizenak" jarri behar dira.
- Kreditu txartelaz ordaintzea, ordainbide hau erabiliz.
3. Bidali ordainketa egin izanaren egiaztagiria goethe@deusto.es helbidera, matrikula egin duen pertsonaren izena adieraziz. Izena behin betiko emanda egongo da hiru urratsak emandakoan.
EZ DA OSATU GABEKO MATRIKULARIK IZAPIDETUKO
- Ahozko probak noiz eta non izango diren aurretiaz adieraziko da. Posta elektronikoz jakinaraziko da probaren berri, matrikula epea amaitutakoan.
- A1etik B2 mailara bitartean, 4 hautagai matrikulatu behar dira gutxienez, maila bakoitzeko, azterketa egin ahal izateko. Zentroak eskubidea du deialdia bertan behera uzteko, behar den beste ikasle matrikulatu ezik.