Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Goethe-Institut

Azterketarako oharrak

Zer izan behar duzu kontuan azterketa idatzian?


Azterketa baino lehen

  • Ziurtatu badituzula boligrafoa, arkatza, borragoma, NANa edo indarrean dagoen pasaportea (hau da, iraungi gabea).
  • Azterketa hasi baino 30 minutu lehenago heltzea komeni da.
  • Itzali mugikorra eta isildu dituzun gailu elektroniko guztiak. Ezin izango dituzu azterketan erabili eta ez dute molestatu behar zarata edo dardararekin.

Azterketa bitartean (ikasgelara sartuta)

  • Desgaitu alarma eta oroitzeko tonu guztiak.
  • Dagokizun mahaian jesarrita zaudenean, zaintzaileak NANa edo pasaportea eskatuko dizu, zure nortasuna egiaztatzeko. Garrantzizkoa da dokumentazioa indarrean egotea. 

Azterketaren atal bakoitza hasten denean

  • Irakurri azterketako lehenengo orriko instrukzioak (eta erantzunen aparteko orrikoak, halakorik balego). Ulertzen ez duzun ezer badago, jaso eskua eta zaintzailea joango zaizu laguntzera.
  • Ez zabaldu azterketa, zaintzaileak hala adierazi arte.
  • Ez galdetu azterketako galderei buruzko ezer, ez dizute erantzungo eta.
  • Boligrafoz baino ezin daiteke idatzi azterketako atal guztietan.
  • Zaintzaileak jakinaraziko dizu zein den azterketaren atal bakoitzaren iraupena. Ziurtatu adierazitako denboran erantzun diezula galdera guztiei, ez baitzaizu denbora gehiagorik emango.
  • Ezin da hitz egin, kopiatu, baimenik gabeko gailurik erabili (sakelako telefonoak edo zuzentzeko likidoak) edo aldean eduki, bestela azterketatik kanpora bota zaitzakete.
  • Zaintzaileak jakinaraziko du azterketa idatzia amaitzeko 10 falta direnean.
  • Ez kopiatu edo ez saiatu halakorik egiten, ez eman edo jaso beste azterketari baten ezer.
  • Ez hitz egin edo keinurik egin beste azterketari bati.
  • Ez erabili hiztegirik, ezta erabiltzen saiatu ere.
  • Ez erabili ezabatzen den boligraforik, ez eta zuzentzeko likidorik ere.
  • Azterketa bitartean ezin da jan ezta edan ere.
  • Ez irten azterketa gelatik, arrazoirik gabe eta zaintzailearen baimenik gabe.
     

Azterketa amaitzean

  • Azterketa amaitzen denean, boligrafoa mahai gainean uzteko eskatuko dizute. Zigorra izan dezakezu, denbora agortu ondoren idazten jarraituz gero.
  • Zaintzaileak azterketa guztiak, azterketa orriak eta zirriborroa jasoko ditu, azterketa gelatik irteteko baimena eman aurretik. Tarte horretan, jesarrita egon beharko duzu.
  • Ez saiatu azterketa gelatik inolako materialik ateratzen, ezta zirriborroa ere.
  • Ez egin zaratarik gelaren inguruan. 

Gertaeren jakinarazpena

Azterketan zehar zure erantzunei eragin diezaiekeen ezer gertatzen bada (adibidez, proban zehar gaizki sentitzen bazara edo zarata handi batek entzundakoaren ulermena oztopatzen badizu), berehala jakinarazi behar diozu zaintzaileari edo zentroko ikuskatzaileari, azterketa egunean bertan.

Informazio eskaera