Zergatik Cambridge Deustun?
Cambridge English Language Assessment erakundeko azterketak mundu osoko ikastetxe, unibertsitate eta enpresa publiko eta pribatuetan ezagunak direlako eta aitorpen zabala dutelako. Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroa azterketa zentro ofiziala da (ES013), eta irekita dago ingeles maila ziurtatu nahi duten pertsona guztientzat. Gure instalazioei esker, azterketak Unibertsitatean bertan egin ditzakegu, bai Bilboko campusean eta bai Donostiakoan.