Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Cambridge

Zerbitzuaren baldintzak eta zehaztapenak

 

Logos de Deusto y Cambridge 


Azterketarako matrikularen arlo guztiak (ordaintzeko baldintzak, diru-itzultzeak, baliogabetze eta lekualdaketei dagozkienak) ondoren ezarrita dauden politikei lotuta daude.

Azterketarako matrikula

Matrikula egiteko, jarraitu inprimakian ageri diren jarraibideak. Inprimaki horrek akatsak zuzentzeko aukera ematen du. Mesedez, irakurri arretaz informazioa bidali baino lehen. Behin inprimakia eta behar den dokumentazioarekin bidalita, lanegunetako 48 orduko epean jasoko duzu baieztapena. Behin matrikulatzeko epea bukatu eta 2-3 asteren buruan , “Confirmation of Entry” deitutako dokumentua jasoko da.

Dokumentu horretan azterketaren atalen ordutegiak eta gelak agertzen dira, baita datu pertsonalak, hautagai-zenbakia eta kalifikaziora sartzeko pasahitza ere. Garrantzitsua da dokumentu hori hartu duzula adieraztea, posta elektronikoz (cambridge@deusto.es) edo telefonoz (94 413 92 12).Matrikula epea amaitutakoan, Hizkuntza Zentroak eskubidea du deialdiko epez kanpoko matrikulak ez onartzeko. Onartuz gero, matrikula horiek gainkargua ordaindu beharko dute.

Azterketa datak

Azterketen datak gure web-orrialdean publikatuta daude eta ez dira aldatuko. Data horietan agertzen da ahozko azterketaren egutegia ere. Behin egutegia eta ordutegiak jasota, ahozko azterketan baino ez dira ordutegi aldaketak onartuko, baldin eta behar bezala justifikatutako arrazoia badu eta Hizkuntza Zentroak egingarritzat jotzen badu

Tasak

Ordainketa banku-transferentziaren bidez egin beharko da, inprimakian zehaztuta dagoen kontu-zenbakira edo banku-txartelarekin gure web-orrialdean egokituta dagoen ordaintzeko bidearen bidez. Matrikula ez da berretsiko dagokion tasa ordaindu eta gure Zentroan erregistratu arte.
Ordainketa epearen barruan jaso ez bada, matrikula ez da bideratuko eta datuak ez dira Cambridge Assessment English-era bidaliko.
Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak edozein azterketa bertan behera uzteko eskubidea du matrikula epearen bukaeran gutxienez 5 hautagai egon ezik. Horrela gertatzen bada, gure Zentroak:

  • hautagaiak hurrengo deialdi batera inskribatuko ditu edo
  • hautagaiei itzuli egingo die ordaindutako tasa.

Hautagaiari dagokio dirua itzultzea eskatzea edo hurrengo deialdi baterako matrikulatu nahi duen erabakitzea. 

Premia bereziak

Hizkuntza Zentroak aukera-berdintasuna bermatzen die hautagai guztiei, baita premia bereziak dituztenei ere. Azterketetarako neurri bereziak har daitezke hurrengo baldintzen arabera. Neurri bereziak hartu behar badira (adibidez entzumen arazoak, ikusmen arazoak edo dislexia direla eta), matrikula inprimakian azaldu behar dira. Horrekin batera, azterketariak premia horiek dituela ziurtatzen duen egiaztagiria erantsi behar da matrikula epea bukatu baino lehen

Itzulketak eta aldaketak

Azterketa tasa itzuli ahal izango da baldin eta azterketaria deialdira arrazoi mediko edo gaixotasunagatik joan ez bada. Horretarako, medikuaren ziurtagiria entregatu beharko da. Ezinbesteko arrazoiengatik ere itzuli ahal izango da, behar bezala justifikatuta. 

Azken kasu horiek banan-banan hartuko dira kontuan. Halakoetan, tasaren % 80 bueltatuko litzateke edo matrikula hurrengo deialdi batera aldatu liteke aparteko kargurik gabe.

Behin matrikula egiteko epea itxita, ezin izango da…

  • tasa azterketa mota batetik bestera aldatu edo tasa beste pertsona bati pasatu. 

Azterketa arauak

Azterketa egunean,

  • egon zaitez, azterketa hasi baino 20 minutu inguru arinago, azterketa izango den tokian,
  • eraman ezazu indarrean dagoen nortasun agiria, oraintsuko argazki batekin,
  • eraman boligrafoa, arkatza, zorrozkailua eta borragoma. Ez dira onartzen tinta ezabagarria duten boligrafoak, ezta zuzentzaileak ere.
  • Ezin da azterketan gailu elektronikoekin sartu. Sakelako telefonoak, mota guztietako eskumuturreko erlojuak, tabletak, etab. giltzaz itxiko den hurbileko gela batean sartuko dira eta azterketaren atal ezberdinen artean ezin izango da hara sartu.

Automatikoki kanporatuko da hiztegia, zuzentzailea, audioa grabatzen duen tresneria, sakelako telefonoa edo beste gailu elektroniko bat erabiltzen dituen azterketaria, edo arauak beste era batera hausten dituena. Aparteko gorabeherarik izanez gero, azterketa ikuskatzen duen pertsonari bideratu zure oharrak, azterketa ostean edo idatziz (cambridge@deusto.es), gehienez, azterketa izan eta hurrengo hiru egun baliodunen barruan.
 

Argazkiak

Cambridge English: First, Advanced eta Proficiency-ko frogetara aurkezten diren hautagai guztiak, “For Schools” bertsioetan izan ezik.
Al matricularte en uno de los exámenes mencionados, prestas tu Aipatutako azterketetako batean matrikulatzean, baimena ematen duzu zuri, zure seme edo alabari edo legezko erantzule zaren pertsonari argazkiak ateratzeko.

Emaitzak eta ziurtagiriak

Emaitzak eskuragarri egongo dira…

  • gutxi gorabehera azterketa saioa bukatu eta 4-6 astera, paperean egindako azterketen kasuan;
  • gutxi gorabehera azterketa egin eta 2 astera ordenagailuz egindako azterketen kasuan.

Sartzeko datuak eta emaitzak argitaratzeko datak Confirmation of Entry and Timetable-en jasoko dira. Emaitzen inguruko informazioa ez da telefonoz emango.

Azterketak Cambridgen zuzentzen dira eta ez dira hautagaien edo azterketa zentroen esku egoten. Informazio guztia "Statement of Result"-en publikatzen da. Emaitzen kontsultak zuzenean bideratu behar dira cambridge@deusto.es posta-elektronikora, Confirmation of Entry-n adierazitako epeen barruan.

Emaitzak berrikusteko bi fase daude:
FASE I - comprobación administrativa de la puntuación obtenida por un I FASEA – Hautagaiak lortutako puntuazioaren egiaztapen administratiboa (fase hori nahitaezkoa da bigarren faseari ekin baino lehen)
FASE II - nueva calificación completa de los ejercicios del candidato, salvo II FASEA – Hautagaiaren kalifikazio osoa, ahozko froga izan ezik
Gure web-orrialdean kontsulta daitezke zerbitzu horretako tarifak. Jasotako kalifikazioa aldatzen bada, tasa hori bueltatuko egingo da.

Tituluak eskuragarri egongo dira azterketa idatzien emaitzak publikatu eta 6 aste geroago eta ordenagailu bidezko azterketen emaitzak argitaratu eta 3 aste geroago. Hizkuntza Zentroko idazkaritzak hautagaiak abisatzen ditu ziurtagirien bila etortzeko. Agiriak interesdunak berak jaso behar ditu zentroan bertan
 

Azterketa zentroaren erantzukizuna

Hizkuntza Zentroak, azterketa zentro den aldetik, zerbitzuaren iraunkortasuna bermatzeko arrazoizko neurriak hartzen ditu. Hala ere, instituzio horri ezin zaio inoren zerbitzuen funtzionamendu irregularren erantzukizuna leporatu. Azterketak atzeratu, eten edo bertan behera geratuz gero, edo antolatzaileenak ez diren arrazoiengatik emaitzen argitalpena atzeratzen bada, ahal den guztia egingo dugu funtzionamendu normalera ahalik eta azkarren itzultzeko. Halako kasuetan, itzultze politika Hizkuntza Zentroak ezarriko du bere eskumenen barruan.

Datuen babesari buruzko informazioa – CAMBRIDGE AZTERKETAK

Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak

1.Cambridge English azterketaren kudeaketarako. Horren barruan: a) matrikula prozesua eta tasak kobratzeko, b) azterketa saioak antolatzeko, eta c) azterketariarekin harremanetan jartzeko, edo bere arduradunarekin, azterketaria adingabea bada, kontratatutako azterketarekin lotutako gaiez hitz egiteko. Datuak bost urtez gordeko ditugu helburu horiekin.

2.Azterketa egiteko orduan baldintza bereziak errazteko, halakorik behar izanez gero. Hautagaiak, edo adingabearen guraso/tutoreak, baldintza berezi horiek eskatu nahi baditu, hautagaiaren behar zehatza frogatzen duen ebidentzia medikoa entregatu beharko du, azterketa ahalik eta baldintzarik onenetan egokitu ahal izateko. Azterketen emaitzak argitaratu arte gordeko ditugu datu horiek.

3.Gainera, datuak erabili ahal izango dira, kontratatutako azterketari buruzko gogobetetasuneko inkestak egiteko, bezeroen beharrak hobeto ezagutzeko.


Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa


Azterketaren kudeaketarekin lotutako tratamenduak, bai eta zerbitzu horrekiko komunikazioarekin lotuak ere, legitimatuta daude Cambridge English azterketaren kontratua betetzearekin, gure termino eta baldintzen arabera.

Eskatutako edozein datu pertsonal isildu edo ez emateak kontratatutako azterketa betetzean eragin dezake. Azterketariari azterketa egokitzeko ematen den informazio medikoaren tratamendua legitimatuta dago interesatuak edo, adingabekoen kasuan, arduradunak emandako baimenaren bidez.

Preparation Centre

Si quieres ser Preparation Centre con nosotros, puedes efectuar directamente tu consulta a nuestro CEM en cambridge@deusto.es  

Kontaktua

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara. 

Hizkuntza zentroa - Donostia-SS

Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.