Bilboko campusean First eta Advanced azterketen bi deialdi izaten dira ordenagailu bidez: martxoan eta urrian. Gainera, eskatuta, hilero egin ditzakegu azterketak, abuztuan izan ezik. Kontsultatu baldintzak hemen: cambridge@deusto.es
Cambridge-ko ordenagailu bidezko azterketen abantailak
- Azterketa egin eta bi astera jasoko dituzu emaitzak. Ingeles maila egiaztatu behar baduzu graduondoko batean matrikula egiteko, CVari eransteko edo mugikortasuneko egonaldi baterako, ordenagailu bidezko azterketa interesgarria izan daiteke zuretzat, epeak arinak direlako, hain zuzen.
- Matrikulatzeko data doiagoak.
- Entzutezko ulermena aurikularrekin egiten da eta horrek hobetu egiten du entzuten duzunaren kalitatea.
- Azterketen plataforma erabat segurua da, etenik eta mozketarik gabea, eta ez du Interneteko konexioaren arazorik.
- Denborak automatikoki kontrolatzen dira eta beti izango duzu bistan zenbat denbora geratzen zaizun.
- Ingurumena errespetatzen da, ez baita paperik erabiltzen. Gainera, erantzunen orrira daturik pasatu behar ez denez, hobeto aprobetxatzen duzu azterketa denbora.
- TOKI KOPURU MUGATUA saio bakoitzeko.
Joan alboko menura eta Bilboko campusari dagokion informazioan, nahi duzun mailari buruzko xehetasunak aurkituko dituzu: datak eta tasak.