- Zer gertatzen da azterketara aurkeztea erabakitzen badut, matrikula epea amaitu ondoren?
Tasa gehigarri bat ordaindu beharko duzu, matrikula noiz egiten duzun kontuan hartuta. Gainera, gerta daiteke, deialdi horretan, interesatzen zaizkizun tokiak agortuta egotea.
- Nola jakingo dut nora eta noiz joan behar dudan azterketa egitera?Matrikula online egiten duzunean, posta mezu bat jasoko duzu, dena ondo dagoela berresteko. Matrikula epea amaituta, beste agiri bat jasoko duzu (“Confirmation of Entry”). Bertan zehazten da zein tokitara joan behar duzun azterketaren atal bakoitza egitera.
- Nola sar naiteke nire emaitzetara online?
Zure “Confirmation of Entry” horretan, sartzeko gako bat ageri da eta hori erabili beharko duzu Cambridgeko web orrian emaitzak kontsultatzeko.
- Ezaba dezaket nire matrikula?
Matrikulak ezabatuta, dirua atzera itzultzen da ziurtagiri bidez justifikatzen den arrazoi mediko bat tarteko bada.
- Noiz eta nola jaso dezaket nire ziurtagiria?
Mezu bat jasoko duzu posta elektronikoz, ziurtagiria heldu dela adierazteko. Azterketa egin eta bi hilabete ingurura heltzen dira, gutxi gorabehera. Gure “Preparation Centre” baten bidez aurkeztu bazara azterketara, seguru asko bertan jaso ahal izango duzu ziurtagiria, unibertsitatetik pasatu gabe. Oso kasu berezietan bidaltzen dira ziurtagiriak posta arruntez.Zuk zeuk jaso ezin baduzu eta zure ordez baten bat bila bidali nahi baduzu, zure NANaren kopia bat ekarri beharko du pertsona horrek.
- Zelan erreklama dezaket nire kalifikazioa?
Zure azterketa ez dela egoki zuzendu uste baduzu, azterketa berrikustea eska dezakezu. Cambridge Language Assessment-ek tasa bat kobratzen du azterketa berrikusteagatik:
- Puntuazioak berriro gehitzeko eska dezakezu (1. fasea). Horren kostua 30 eurokoa da.
- Birzuzentzea eskatzen baduzu, 130 euro ordaindu beharko dituzu.
NAHITAEZKOA da lehenengo pausutik pasatzea, bigarrena egin nahi izanez gero.
Berrikusketaren ondoren, Cambridge Language Assessment-ek kalifikazioa aldatu eta azterketa gainditzen baduzu, itzuli egingo zaizu berrikusketak egiten ordaindutako guztia.
Erreklamazioa egiteko, Centre Exams Manager-arengana jo behar duzu: jwright@deusto.es
- Non kontsulta dezaket puntuazio taula eta baliokidetzen taula?
Cambridge English web orrian kontsulta ditzakezu xehetasunak.
- Zein da Cambridge English Language Assessment delakoaren web orri ofiziala?
Hemen dituzu esteka interesgarriak:
Cambridge English Language Assessment-en web orri ofiziala
Cambridge University Press-en orri ofiziala