Ingeles aurreratuko trebetasun linguistikoa izateko eskaera gero eta handiagoa da mundu osoan. Cambridge English: Advanced (CAE) agiriak ziurtatzen du ingeleseko ikasketa aurreratuak dituela jasotzen duenak. Eta erakusten du, ingelesean molda daitekeela, naturaltasunez,eguneroko lanpostu edo arlo akademikoetarako.
Cambridge English:Advanced mundu osoko hezkuntza erakundeetan onartzen dute, eta Erresuma Batuko eta Australiako ikasleen bisatu eskaeretan erabil daiteke.
Asko dira C1 mailako agiria aurkeztea eskatzen duten graduko eta graduondoko ikasketak, Era berean, ingeleseko C1 maila ezinbestekoa da nazioarteko mugikortasuneko eskaera askotan, ikasteko ez ezik lan egiteko praktikak lortzeko ere.
Azterketak 4 atal ditu: Reading & Use of English, Writing, Listening and Speaking.
Azterketari buruzko argibide gehiago
Egutegia
PAPER BASED
Azterketa idatzia | Ahozko azterketa | Matrikula epea |
2021eko ekainak 19, larunbata | 2021eko ekainaren 11tik 20ra | 2021eko maiatzaren 17ra arte |
Ohar garrantzitsua: 6 azterketari izan behar dira gutxienez, azterketa gure egoitzan egiteko.
Matrikula eta tasak
ADVANCED (C1) azterketa tasa: 195€
Cambridgeko azterketa batean matrikula egiteko beharrezkoa da:
1.- Matrikula orria online betetzea, eskatzen diren datuekin.
Matrikula orria 18 urtetik gorakoentzat
Matrikula orria 18 urtetik beherakoentzat
2.- Bidali NANaren kopia bat bi aldeetatik eta ordaindu izanaren egiaztagiria helbide honetara: idiomas.ss@deusto.es dokumentu hauek:
- BANKUKO ORDAINAGIRIA: Ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan egin behar da: ES 51 2095 0292 92 1060864914, ikaslearen izen-abizenak eta 8985 kode zenbakia adierazita.
- Nortasun agiriaren fotokopia.
EZ DA OSATU GABEKO MATRIKULARIK IZAPIDETUKO