Cambridge English: First edo First Certificate in English (FCE) izenez ezagutzen dena, tarteko goi mailako titulu bat da (B2). Frogatzen du eguneroko ingelesa, idatzia eta ahozkoa, lan edo hezkuntza helburuetarako erabil daitekeela.
Unibertsitateko titulu askok eskatzen du maila hori gainditu izana ziurtatzen duen agiria, eta erakunde ofizialek aitortutako ziurtagiria da.
Azterketak 4 atal ditu: Reading & Use of English, Writing, Listening and Speaking.
Argibide gehiago : First
Egutegia
Azterketa idatzia | Ahozko azterketa | Matrikula epea |
2021eko ekainak 22, asteartea | 2021eko ekainaren 14tik 23ra | 2021eko maiatzaren 18ra arte |
6 azterketari izan behar dira gutxienez, azterketa gure egoitzan egiteko.
Matrikula eta tasak
FIRST (B2) azterketa tasa: 185€
Cambridgeko azterketa batean matrikula egiteko beharrezkoa da:
1.- Matrikula orria online betetzea, eskatzen diren datuekin.
Matrikula orria 18 urtetik gorakoentzat
Matrikula orria 18 urtetik beherakoentzat
2.-Bidali NANaren kopia bat bi aldeetatik eta ordaindu izanaren egiaztagiria helbide honetara: idiomas.ss@deusto.es dokumentu hauek:
- BANKUKO ORDAINAGIRIA: Ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan egin behar da: ES 51 2095 0292 92 1060864914, ikaslearen izen-abizenak eta 8985 kode zenbakia adierazita.
- Nortasun agiriaren fotokopia.
EZ DA OSATU GABEKO MATRIKULARIK IZAPIDETUKO