Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Cambridge

Bilbao

ADVANCED (C1)

Ingeles aurreratuko trebetasun linguistikoa gero eta handiagoa da mundu osoan. Cambridge English: Advanced (CAE) agiriak ziurtatzen du ingeleseko ikasketa aurreratuak dituela jasotzen duenak, Eta erakusten du, ingelesean molda daitekeela, naturaltasunez, eguneroko lanpostu edo arlo akademikoetarako.

Cambridge English:Advanced mundu osoko hezkuntza erakundeetan onartzen dute, eta Erresuma Batuko eta Australiako ikasleen bisatu eskaeretan erabil daiteke.

Asko dira C1 mailako agiria aurkeztea eskatzen duten graduko eta graduondoko ikasketak, Era berean, ingeleseko C1 maila ezinbestekoa da nazioarteko mugikortasuneko eskaera askotan, ikasteko ez ezik lan egiteko praktikak lortzeko ere.

Azterketak lau atal ditu: Reading & Use of English, Writing, Listening and Speaking.

Azterketari buruzko argibide gehiago

Egutegia

Paper based

calendario
 Azterketa idatzia Ahozko azterketa
Matrikula epea
Abenduak 14, larunbata 12/09 - 12/15 Azaroaren 12ra arte
Martxoak 21, larunbata 03/13 - 03/22 Otsailaren 18ra arte
Ekainak 20, larunbata 06/12 - 06/21 Maiatzaren 18ra arte


Computer based

calendario
Azterketa idatzia Ahozko azterketa
 Matrikula epea
Irailak 21, larunbata 09/13 - 09/22 Irailaren 11ra arte
Urriak 26, larunbata 10/18 - 10/27 Urriaren 17ra arte
Apirillak 4, larunbata 03/27 - 04/05 Martxoaren 25era arte
Ekainak 13, larunbata 06/05 - 06/14 Ekainaren 3ra arte
Uztailak 18, larunbata 07/10 - 07/19 Uztailaren 8ra arte

Garrantzitsua*

Azterketa Zentroak eskubidea izango du deialdi jakin bat ez egiteko, gutxieneko azterketari kopururik ez badago.

Matrikula epea amaituta, azterketa izan baino bi-hiru aste lehenago, “Confirmation of Entry” izeneko dokumentu bat helduko zaizu matrikula egiteko eman zenuen posta elektronikoko helbidera. Dokumentu horretan agertuko zaizkizu idatzizko eta ahozko azterketen ordutegi zehatzak. Ziurtatu libre egongo zarela denbora tarte horretan. Berretsi egin behar duzu dokumentazio hori jaso duzula. Horretarako, adierazi zure izen-abizenak eta zein azterketatara aurkeztuko zaren.

Izena eman izanaren frogagiria (“Confirmation of Entry”) bidalitakoan, aldaketarik egin nahi izanez gero, behar den bezala justifikatutako eskaerak baino ez dira kontuan hartuko, beti ere, azterketa zentroaren ustez, egiteko modukoak badira.
 

Matrikula eta tasak

ADVANCED (C1) azterketa tasa: €195

Cambridgeko azterketa batean matrikula egiteko, beharrezkoa da da:

1.- Bete matrikula inprimakia linean.

Matrikula orria 18 urtetik gorakoentzat  

Matrikula orria 18 urtetik beherakoentzat


2.- Ordaindu azterketa tasa. Bi aukera daude:

  • Kontu zenbakira transferentzia eginda: Kutxabank nº ES04 2095-0292-90-9101532060. Kontzeptuan “2020 eta matrikulatzen den pertsonaren Izena + Abizenak" jarri behar dira.
  • Kreditu txartelaz ordaintzea, ordainbide hau erabiliz.

3.- Bidali ordainketa egin izanaren egiaztagiria cambridge@deusto.es helbidera, matrikula egin duen pertsonaren izena adieraziz. Izena behin betiko emanda egongo da hiru urratsak emandakoan.

Preparation Centre

Si quieres ser Preparation Centre con nosotros, puedes efectuar directamente tu consulta a nuestro CEM en cambridge@deusto.es  

Kontaktua

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara. 

Hizkuntza zentroa - Donostia-SS

Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.