Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Cambridge

Bilbao

PET (B1)

Cambridge English: Preliminary, Preliminary English Test (PET) izenez ere ezagutzen dena, tarteko mailako titulu bat da (B1). Ziurtatzen du gai zarela, ingeleseko hizkuntza trebetasunak eguneroko bizitzan erabiltzeko. Asko dira B1 mailako ziurtagiria eskatzen dizuten graduondoko ikasketak, eta azterketa hau erraz eskuratzeko modua da.
Azterketak hiru atal ditu: Reading & Writing, Listening and Speaking.

Azterketari buruzko argibide gehiago
 

Egutegia

calendario
 Azterketa idatzia Ahozko azterketa Matrikula epea
Martxoak 14, larunbata 03/06 - 03/15 02/11
Ekainak 13, larunbata 06/05 - 06/14 05/11
Uztailak 21, asteartea 07/17 - 07/24 06/18

 

Garrantzitsua*

Azterketa Zentroak eskubidea izango du deialdi jakin bat ez egiteko, gutxieneko azterketari kopururik ez badago.

Matrikula epea amaituta, azterketa izan baino bi-hiru aste lehenago, “Confirmation of Entry” izeneko dokumentu bat helduko zaizu matrikula egiteko eman zenuen posta elektronikoko helbidera. Dokumentu horretan agertuko zaizkizu idatzizko eta ahozko azterketen ordutegi zehatzak. Ziurtatu libre egongo zarela denbora tarte horretan. Berretsi egin behar duzu dokumentazio hori jaso duzula. Horretarako, adierazi zure izen-abizenak eta zein azterketatara aurkeztuko zaren.

Izena eman izanaren frogagiria (“Confirmation of Entry”) bidalitakoan, aldaketarik egin nahi izanez gero, behar den bezala justifikatutako eskaerak baino ez dira kontuan hartuko, beti ere, azterketa zentroaren ustez, egiteko modukoak badira.

Matrikula eta tasak

PET (B1) azterketa tasa: 100€

Cambridgeko azterketa batean matrikula egiteko, beharrezkoa da da:

1.- Bete matrikula inprimakia linean.

Matrikula orria 18 urtetik gorakoentzat  

Matrikula orria 18 urtetik beherakoentzat


2.- Ordaindu azterketa tasa. Bi aukera daude:

  • Kontu zenbakira transferentzia eginda: Kutxabank nº ES04 2095-0292-90-9101532060. Kontzeptuan “2020 eta matrikulatzen den pertsonaren Izena + Abizenak" jarri behar dira.
  • Kreditu txartelaz ordaintzea, ordainbide hau erabiliz.

3.- Bidali NANaren kopia bat bi aldeetatik eta ordaindu izanaren egiaztagiria helbide honetara: cambridge@deusto.es. Eta adierazi matrikula egiten duenaren izena.
 

Preparation Centre

Si quieres ser Preparation Centre con nosotros, puedes efectuar directamente tu consulta a nuestro CEM en cambridge@deusto.es  

Kontaktua

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara. 

Hizkuntza zentroa - Donostia-SS

Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.