- Ziurtatu NANa edo pasaportea eta ordutegia daramatzazula.
- Hel zaitez, azterketa hasi baino 20 minutu inguru arinago, azterketa izango den tokira.
- Zaintzaileak erkatu egingo ditu zure NANa edo pasaportea eta hautagaien zerrenda. Une horretatik aurrera, ahozko azterketetarako izendatutako gunean egon behar duzu, zure txanda heldu arte.
- Izena zuzen idatzita ez badago, adierazi zaintzaileari.
- Itzali mugikorra eta aldean duzun beste edozein gailu elektroniko.
- Informazio orri bat emango zaizu arkatzez betetzeko eta zaintzaileari emateko.
- Laranja koloreko kalifikazio orri pertsonalizatu bat emango dizute. Ez duzu tolestu, zimurtu ez idatzi behar bertan. Aztertzaileari eman beharko diozu, gelan sartzen zarenean.
- Hautagaien kopurua bakoitia bada, azterketa egiten azkenak direnek hiruko talde bat osatuko dute. Ezin da bakarkako azterketarik egin.