Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Cambridge

Zer izan behar duzu kontuan azterketa idatzian?


Azterketa baino lehen

  • Ziurtatu boligrafoa, arkatza, borragoma, NANa edo indarrean dagoen pasaportea (hau da, iraungi gabea) eta ordutegia dituzula.
  • Azterketa hasi baino 30 minutu lehenago heltzea komeni da.
  • Eskura izan ordutegia eta azterketari zenbakia. Azterketa gela eta bertan izango duzun tokia zenbaki horren araberakoa izango da.
  • Utzi sakelako telefonoa, gailu elektronikoak eta bestelako gauzak zaintzaileek adierazten dizuten lekuan. Gauza horien artean daude boligrafoa zuzentzeko likidoa, ezabatu daitezkeen boligrafoak, smartwatchak, etab. DEBEKATUTA DAGO HORRELAKOEKIN GELAN SARTZEA.

Azterketa bitartean (ikasgelara sartuta)

  • Desgaitu alarma eta oroitzeko tonu guztiak.
  • Botila bat ur izan dezakezu, baina gardena izan behar du (ez zeharrargitsua).
  • Dagokizun mahaian jesarrita zaudenean, zaintzaileak NANa edo pasaportea eskatuko dizu, zure nortasuna egiaztatzeko. Garrantzizkoa da dokumentazioa indarrean egotea.
  • Azterketan inprimatuta dagoen izena zuzena ez bada, adierazi berehala zaintzaileari.

Azterketaren atal bakoitza hasten denean

  • Irakurri azterketako lehenengo orriko instrukzioak (eta erantzunen aparteko orrikoak, halakorik balego). Ulertzen ez duzun ezer badago, jaso eskua eta zaintzailea joango zaizu laguntzera.
  • Ez zabaldu azterketa, zaintzaileak hala adierazi arte.
  • Ez galdetu azterketako galderei buruzko ezer, ez dizute erantzungo eta.
  • Zaintzaileak jakinaraziko dizu azterketaren atal bakoitzaren iraupena. Ziurtatu adierazitako denboran erantzun diezula galdera guztiei, ez baitzaizu denbora gehiagorik emango erantzunak erantzun orrira pasatzeko.
  • Zaintzaileak esango dizu boligrafoa ala arkatza erabili behar duzun azterketako atal bakoitzari erantzuteko.
  • Ezin da hitz egin, kopiatu, baimenik gabeko gailurik erabili (sakelako telefonoak edo zuzentzeko likidoak) edo aldean eduki, bestela azterketatik kanpora bota zaitzakete.
  • Larrialdi bat dela eta, komunera joan beharra baduzu, jaso eskua. Ez da denbora gehiagorik emango komunera joateko eten bat egiteagatik. Segurtasuna dela eta, zaintzaile batekin joan beharko duzu.
  • Zaintzaileak adieraziko du, azterketa idatziko atal bakoitzean, 10 eta 5 minutu falta direla.
  • Ez kopiatu edo ez saiatu halakorik egiten, ez eman edo jaso beste azterketari baten ezer.
  • Ez hitz egin edo keinurik egin beste azterketari bati.
  • Ez erabili hiztegirik, ezta erabiltzen saiatu ere.
  • Ez erabili ezabatzen den boligraforik, ez eta zuzentzeko likidorik ere.
  • Ez jan eta ez edan, botila gardeneko ura izan ezik.
  • Ez irten azterketa gelatik, arrazoirik gabe eta zaintzailearen baimenik gabe.

Azterketa amaitzean

  • Azterketa amaitzean, arkatza edo boligrafoa mahai gainean uzteko eskatuko dizute. Zigorra izan dezakezu, denbora agortu ondoren idazten jarraituz gero.
  • Zaintzaileak azterketa guztiak, azterketa orriak eta zirriborroa jasoko ditu, azterketa gelatik irteteko baimena eman aurretik. Tarte horretan, jesarrita egon beharko duzu.
  • Ez saiatu azterketa gelatik inolako materialik ateratzen, ezta zirriborroa ere.
  • Ez egin zaratarik gelaren inguruan.

Azterketaren ondoren

  • Ez ahaztu ezer gelan.
  • Ziurtatu zure azterketa ordutegia (“Confirmation of entry”) zeuk duzula, emaitzak kontsultatzeko behar dituzun kodeak ditu eta.

Gertaeren jakinarazpena

Azterketan zehar zure erantzunei eragin diezaiekeen ezer gertatzen bada (adibidez, proban zehar gaizki sentitzen bazara edo zarata handi batek entzundakoaren ulermena oztopatzen badizu), berehala jakinarazi behar diozu zaintzaileari edo zentroko ikuskatzaileari, azterketa egunean bertan. 

 

Preparation Centre

Si quieres ser Preparation Centre con nosotros, puedes efectuar directamente tu consulta a nuestro CEM en cambridge@deusto.es  

Kontaktua

Hizkuntza Zentroa - Bilbao

Mendeurreneko eraikineko 1. solairua
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 212
idiomas@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 18:00etara. 

Hizkuntza zentroa - Donostia-SS

Arrupe eraikina.
107 B. bulegoa
943 326 181
idiomas.ss@deusto.es

Jendea hartzeko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:00era.
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara.