año ignaciano

2021eko maiatzak 20 – 2022ko uztailak 31

500 urte Loiolako San Ignazioren konbertsiotik

Ignatius betirako eraldatu zuen esperientziaren ospakizuna

Ignatius 500 Loiolako Ignazio betiko konbertitu zuen esperientziaren bosgarren mendeurrena ospatzen duen Ignaziotar urtea da. Ignaziori “gauza guztiak Kristorengan beti berri ikustea” ekarri zion. Europako Errenazimentu beteko esperientzia espiritual hura gizateria hirugarren milurtekoan halabeharrez bideratuta dagoela dirudien mutazio sakonekin lotzen da. Orduan gertatu zena inspirazio iturri izan daiteke orain.

 

Garai bakoitzean egiten da bihurtzeko dei berezia

 

Ignazioren bizitzako une kritiko bateko aldaketa pertsonalak balio du zentzuaren bila itsumustuan dabilen mundurako gidari izateko, XXI. mendearen hasiera txundigarri honetan. Ignaziotar Urteak hala uste du. Konbertsio haren historiara berriro itzultzea proposatzen du, orduan aldaketa mundua berritzeko espiritualtasun egin baitzen. Garai bakoitzean egiten da konbertitzeko dei berezia eta abagunea aurkitu behar da.

Gure unibertsitateak bat egiten du saiakera horrekin eta dei egiten digu elkarrekin Ignaziotar Urtean barneratzeko.


 

Ignaziotar Urtearen etapak Deustun

HASIERAKO EUKARISTIA

2021eko maiatzaren 20an Iruñean, Iruñeko apezpikua eta Arturo Sosa Aita Jenerala buru direla.

IKUSPEGIA

2021-05-18 - 2021-09-21. Krisian dagoen mundua eraldatzen duen begirada. Taupadak erakusketa.

FRAGMENTACIÓN

01/09/2021 – 21/12/2021. Experiencias que nos sensibilizan y acercan a las fracturas delmundo.

LOTURA BERRIA

2022-01-11 - 2022-03-30. Errealitate birtualeko esperientziak gizateriak jasaten dituen “globaldemiei” buruz.

ELKARTASUNA

2022ko udaberria. Esker oneko erantzuna jasotako hainbeste onengatik. Ospatzeko unea, unibertsitateko elkarte moduan egin dugun bideagatik.

LOIOLAKO SAN IGNAZIO

2022ko uztailaren 31n emango diogu amaiera Ignaziotar Urteari, Loiolako San Ignazioren eguneko ospakizunarekin.

IHES-GELA ERREALITATE BIRTUALAREKIN

Ihes gela birtual bat sortu dugu Konbertsioaren Kaperan, Loiolako Ignazio duela 500 urte hil ala bizi zegoen gelan. Esperientzia horretan zenbait erronka ebatzi beharko dituzu jokoa gainditzeko.


Webaren bidez edo Oculus Quest betaurrekoen bidez jokatu dezakezu

Zer berri

2022/05/19

GALA IGNATIUS 500 DEUSTO (DONOSTIA)

Ikasturtean zehar gertatu dena gogoratzeko eta unibertsitate elkarte bezala ospatzeko. Argibide gehiago.

2022/05/13

GALA IGNATIUS 500 DEUSTO (BILBAO)

Ikasturtean zehar gertatu dena gogoratzeko eta unibertsitate elkarte bezala ospatzeko. Argibide gehiago.

2022/03/15

XXV ANAIA OROZ ARGAZKI LEHIAKETA

Koloreko eta zuri beltzeko modalitateekin, ikasleentzat, langileentzat eta ikasle ohientzat, unibertsitateko elkartearen sormen artistikoa bultzatzeko asmoarekin. Edizio honetan, Ignaziotar Urtearen ospakizunarekin egiten du bat hurrengo gaiarekin: "Gauza guztiak beti berri: Atera bidera". Argibide gehiago.

2022/03/12

SAN IGNAZIO ETA SAN FRANTZISKO XABIERKOAREN KANONIZAZIOAREN 400. URTEURRENA

2021eko maiatzetik Jesusen Lagundia mundu mailan ospatzen ari den Ignaziotar urtearen testuinguruan, aurten Loiolako San Ignazioren, ordenaren sortzailearen, eta San Frantzisko Xabierkoaren, lagundiko lehenengo kideetakoaren, kanonizazioaren 400. urteurrena ospatuko da. Ospakizuna martxoaren 12an egingo da munduko probintzia guztietan baina aparteko oihartzuna izango du Erroman, eta Espainiako Probintziak ere egun hori hartuko du ospatzeko, Plataforma Apostoliko guztietan hainbat ekintzarekin.Bilbon eta Donostian egingo diren ospakizunekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Argibide gehiago.

2022/02/21 - 10:45 – 11:15

IHES-GELA ERREALITATE BIRTUALAREKIN

Ihes-gela birtual honekin, lotura berriaren fasea hasiko da. Oculus Quest Errealitate Birtualeko betaurrekoen bidez, Bilboko campuseko Auditoriumeko Klaustrora hurbiltzen diren pertsonek hainbat erronka konpondu ahal izango dituzte. Esperientzia murgiltzaile honek bete-betean sartzen gaitu Konbertsioaren Kaperan, duela 500 urte Ignazio Loiolakoa bizitzaren eta heriotzaren artean eztabaidan ari zen gelan. Eriondoan egindako irakurketek aditzera eman zioten bizitzaz aldatu eta erromes joan behar zuela Kristoren bila. Informazio gehiago.

2022/02/9-10

TEOLOGIA JARDUNALDIAK "TRANSFORMAZIOA ETA ESPIRITUALTASUNA"

Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateak bere urteroko Teologia Jardunaldiak ospatuko ditu, online modalitatean. Oraingo edizioa "Transformazioa eta Espiritualtasuna"-ri buruz izango da, duela 500 urte Ignazio Loiolakoa eraldatu zuen esperientzia horretara hurbilduz. Informazio gehiago.

2021/11/12-16

IGNAZIOTAR ASTEA

Azaroaren 12tik 16ra, Unibertsitateak Ignaziotar astea ospatu du, ignaziotar identitatea ospatzeko hainbat jarduera izan direlarik. Bestalde, Pedro Arruperen jaiotzaren 114. urteurrena (azaroaren 14an) eta El Salvadorreko UCAko martirien erailketaren urteurrena (30 urte baino gehiago) ere gogoratu dira. Aldi berezi hau Ignaziotar urtearen ospakizunekin lerrokatuta dago eta haren barruan kokatzen da, “gauza guztiak Kristorengan berri ikusi” lema hartuta ospatzen den urtearen barruan. Horrela, Deustuk bat egiten du San Ignazioren konbertsioaren 5. mendeurrena gogoratzeko antolatu den Ignaziotar urte bereziarekin. Informazio gehiago.

2021/10/21-23

ANAIA GARATE DOHATSUA EZTABAIDA AKADEMIKOKO TXAPELKETA

Gaur egungo gaietan sakontzeko eta ikasleen pentsamendu kritikoa lantzeko eta sustatzeko, berriro ekingo zaio Anaia Garate Dohatsua Eztabaida Akademikoko Txapelketari Deustuko Unibertsitatean, urriaren 21etik 23ra. Eztabaida Klubeko 50 ikaslek baino gehiagok aldeko eta kontrako jarrerak defenditu beharko dituzte gai honen inguruan: “Gazteen erlijiozaletasuna eraginkortasunez hazteko bidea ematen du Espainiar gizarteak?” Finala jendaurrekoa izango da eta urriaren 23an izango da, larunbatean, 13:00etan, Bilboko campuseko Entzungelan. Argibide gehiago

2021/09/23 -15:00-16:30 h 

MAHAI-INGURUA: BIDEAN DOAZEN EMAKUMEEN BIZITZAK

Datorren ostegunean, irailaren 23an, Ignaziotar Urtearen bigarren etapari emango diogu hasiera, “Zatiketa: Munduaren hausturarekin sentsibilizatzen eta haietara hurbiltzen gaituzten esperientziak” izenburupean. Etapa horri hasiera emateko, mahai-inguru bat izango dugu. Bidean doazen emakumeen bizitzak izango du izena. Bilboko campuseko Entzungelan izango da ekitaldia, 15:00etatik 16:30era. Argibide gehiago eta izena ematea.

2021/09/14 -19:00-20:30 h 

PEDRO RICARDO BARRETO JIMENO S.J. KARDINALAREN HITZALDIA

Datorren asteartean, irailaren 14an, Pedro Ricardo Barreto Jimeno S.J. kardinalak, Huancayoko artzapezpiku metropolitarrak, Peruko Apezpikuen Batzarreko lehenengo presidenteordeak eta 2020tik Eliz Sare Panamazoniarreko (REPAM) presidenteak,“Actualidad de Ignacio de Loyola en el hoy de la Iglesia” hitzaldia eskainiko du.Ekitaldia Icaza entzungelan izango da (Bilboko campusean). Informazio gehiago.

2021/09/10-13:00 h 

FRANTZISKO GARATE DOHATSUAREN OMENEZ EUKARISTIA

Datorren ostiralean, irailak 10, Eukaristia ospatuko dugu Frantzisko Garate dohatsuaren omenez. Arruperen hitzetan, Frantzisko Garateren bizitza Deustun inoiz emandako ikasbiderik onena izan da.Denok gaude gonbidatuak ospakizunera. Eukaristia 13:00ean kapera gotikoan (Bilboko Campusa) izango da.

2021/06/10-19:00-20:00 h 

DEUSTOFORUM. DARÍO MENOR: "AITA ARTURO SOSAREKIN (SJ) SOLASEAN"

2021eko ekainaren 10ean, ostegunean izango dugu Daría Menor eta Silvia Rozas kazetariekin topaketa izateko aukera DeustoForumen barruan. Aita Sosarekin elkarrizketan izan diren kazetarien ikuspuntutik, Lagundiaren, Elizaren eta XXI. mendeko komunikazioaren inguruko egungo hausnarketak hurbilduko dizkigute. Lekua: Entzungela. Eraikin Nagusia, Bilboko campusa (toki kopuru mugatua, ezinbestekoa da izena ematea). Online saioa ere izango da (izena eman duten pertsonei sartzeko esteka bidaliko zaie) Ikusi saioa.

2021/05/23 - 20:00 (ekitaldi irekia eta online)

ERROMA: “IGNAZIOREKIN ERROMES” OTOITZALDIA

Online eskainiko da ignaziotar mundu osorako, Aita Jenerala bertan dela. Hiru aldiz eskainiko da: 20:00etan Manilako orduan (PST), Erromakoan (CET) eta New Yorkekoan (EDT). Bakoitzean hiru hizkuntza hautatzeko modua egongo da: ingelesa, gaztelania eta frantsesa. Egin bat orrialde honetan.  

2021/05/20 - 18:00 (ekitaldi irekia eta online)

IGNAZIOTAR URTEAREN HASIERAKO EUKARISTIA

Iruñeko katedraletik, elkarmeza, elizbarrutiko artzapezpiku Francisco Pérez González buru eta Aita Jenerala bertan dela. Azken horrek eskainiko du predikua. Espainian Jesusen Lagundiak duen You Tubeko kanaletik eskainiko da, esteka honen bidez. 

2021/05/19 - 13:00

EUKARISTIA

Ikasturtearen amaierako eukaristia ospatuko dugu Kapera Gotikoan (Bilboko campusetik eskainiko da esteka honen bitartez) eta Gradu aretoan (Donostiako campusean).

2021/05/19 - 10:50

IGNAZIOTAR URTEAREN INAUGURAZIOA DEUSTUN (BILBAO)

Atsedenerako tarte bat hartuko dugu 10:50etik 11:10era, Ignaziotar Urtearen inauguraziorako. Entzungelan izango da. Informazio gehiago.

2021/05/18 - 18:00etatik 19:30era (ekitaldi irekia eta online)

ELKARRIZKETA ARTURO SOSA AITA JENERALARI

Silvia Rozas kazetari eta Jesusen Alabak, Ecclesia aldizkariaren zuzendariak, elkarrizketa egingo dio A. Jeneralari Jesuitas Maldonadotik (Madril). Topaketa Jesusen Lagundiak Espainian duen You Tubeko kanaletik eskainiko da esteka honen bidez.

2021/05/18 - 11:40

IGNAZIOTAR URTEAREN INAUGURAZIOA DEUSTUN (DONOSTIA)

Atsedenerako tarte bat hartuko dugu 11:40tik 12:00etara, Ignaziotar Urtearen inauguraziorako. Foro aretoan izango da (Larramendi eraikina). Informazio gehiago. 

Experiencias que nos sensibilizan y acercan a las fracturas del mundo

Cada proyecto del Programa Universitario Europeo de Voluntariado y Aprendizaje y Servicio está diseñado para ofrecer una experiencia intensiva de aprendizaje y de servicio; una experiencia grupal y acompañada que permita a los participantes acercarse a realidades y contextos que les retan como personas y como futur@s profesionales. Los estudiantes de la Universidad de Deusto nos relatan su experiencia en esta progama donde han ayudado en una de las "heridas del mundo".

Aroa Cuesta

Aroa Cuesta

Deustuko Unibertsitateko ikaslea eta Cruz Blanca Fundazioko (Las Palmas) boluntariotzako partaidea.
Margarida Vieira

Margarida Vieira

Deustuko Unibertsitateko ikaslea eta “A moverse” Fundazioko (Madril) boluntariotzako partaidea.
Lourdes María Gil

Lourdes María Gil

Deustuko Unibertsitateko ikaslea eta Cruz Blanca Fundazioko (Las Palmas) boluntariotzako partaidea.
Carmen Castro

Carmen Castro

Comillaseko Unibertsitateko ikaslea eta Cruz Blanca Fundazioko (Las Palmas) boluntariotzako partaidea.
Ezagutu jardueren agenda Espainian

Hitzaldiak, kontzertuak, topaketak, erromesaldiak... Ignatius500 jardueren agenda Jesusen Lagundiaren sektore guztien, CVX eta ignaziotar elkartearen lanaren fruitu da.

Bisitatu weba