Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bide berriak urratzen

#DeustuCovid19arenGaraian
2020-2021 ikasturtea

Covid-ari buruzko azken orduko neurriak Deustun
Interesgarria zuretzat
Deustuko Unibertsitateko COVID-19aren datuak otsailaren 15etik 21era
1
positibo langileen artean
 

 

8
positibo ikasleen artean
 

 

0
langile isolatuta harreman estua zuten pertsonaren bat positibo izateagatik Unibertsitatean IMQ prevencion-en arabera
 

 

Berritzen pandemia garaian

Koronabirusaren krisiak ezer irakatsi badigu, hau izan da: konplexutasunarekin eta ziurgabetasunarekin batera bizitzen. Pandemiak proban jarri gaitu eta Unibertsitateak erakutsi du denbora errekorrean egokitu daitekeela.

Larrialdiko urrutiko irakaskuntzatik’ “presentzialtasun egokitura”, Deustuk ez dio utzi berritzeari. Bide berriak urratzea giltzarri izan da. Eta lortu dugu helburua, DNAn irakaskuntza eta ebaluazio metodoetan etengabeko berrikuntza ezaugarri duen prestakuntza ereduari eta balioetan eta gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza ereduari esker. Filosofia hori goiburu dugula egiten dugu lan egunez egun.

IRAKASLEEI LAGUNDUZ
Euskarri eta aholkularitza teknologikoa eta irakaskuntzakoa emanez

IKASLEEKIKO ETENGABEKO KOMUNIKAZIOAREN BIDEZ
Kanalak zabalik ditugu aktiboki entzuteko

ETEN DIGITALIK GABE
Teknologia aukeratuak, inor kanpoan geratu ez dadin

Unibertsitate hibridoa

Unibertsitatea hibrido bihurtu da, nahiz eta ikasketa erdipresentzialak ez diren etxean egun batzuk eta klasean beste batzuk ematera mugatzen.
Aukerak ugariak dira. Deustun presentzialtasun egokituko eredua aukeratu dugu, modalitate konplexua, baina ikasleen ikaskuntzan kalitate handiagoa bermatzen duena, irakasleen eta ikasleen arteko hurbiltasuna, ikasleen heldutasuna, protagonismoa eta autonomia ahaztu gabe. Deustuko Hezkuntza Ereduarekin lerrokatuta dago, horixe baita COVID-19aren aroko irakaskuntza ereduaren arrakastaren oinarria.

Saber más
Zelakoak dira klaseak eta 2020-2021 ikasturtea?

AURREZ AURREKOAK ETA URRUTIKOAK
Taldeak bi azpitaldetan banatzen dira. Irakaskuntzako jarduerarik gehiena aurrez aurre egingo da eta beste zati bat urrutitik

ZELAN ANTOLATUKO NAIZ?
Astero, irakasleen 3 eskola ordutatik 2 aurrez aurrekoak dira azpitaldearekin eta ordu bat urrutikoa, astelehenetan.


BAKOITZAREN LANA
Klaseak osatzeko, ikasle bakoitzak bere lana egin behar du asteko gainerako egunetan, irakasgai bakoitzeko gaitasunak garatzen.

ETA AZTERKETAK?
Etengabeko ebaluazioa: ikasleak feedback-a etengabe jasotzen dute. Azken ebaluazioa behar duten irakasgaietan presentziala izango da

TUTOREEN TALDEA
Beharrizanetan edo zailtasunetan laguntzeko, babesteko eta pistak eskaintzeko


IKASGELAK ETA LABORATEGIAK
Ikasgeletako gehieneko pertsona kopurua ezartzeko, maskaraz gorde beharreko gutxieneko tartea hartuko da kontuan eta gelen edukieraren %50etik beherakoa izango da beti

LAGUNTZA AKADEMIKOA
docencia2021.deusto.es webean aurkituko dituzu orientazioa eta aholkuak, baita baliabide teknologikoak eta beste laguntza eta euskarri batzuk ere

ALUD
Moodle plataforma, Deustuko online irakaskuntzako irakasgaietako materialak eta baliabideak dauden tokia

ZER EGIN SINTOMARIK BADUT?
Jakin zelan jokatu COVID-19arekin bateragarri diren sintomarik izanez gero


Irakasteko metodologia aktiboak

- Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza - AOI
- Arazoetan oinarritutako ikaskuntza
- Lankidetzako ikaskuntza
- Ikaskuntza eta zerbitzua
- Eztabaida.
- Bilaketa
- Flipped learning

Campuseko bizimodua

JARDUERA ETA ZERBITZUETAKO PLANA
Jarduera eta zerbitzuetako Deustuko Unibertsitateko plana, 2020-2021 ikasturtea

SEGURTASUNA
Hezkuntza eta osasun agintariek ezarritako prebentzioko, babeseko eta pertsonen arteko distantzia mantentzeko beharrezko neurri guztiak hartzen ditugu.

IKASGELAK ETA LABORATEGIAK
Ikasgeletako gehieneko pertsona kopurua ezartzeko, maskaraz gorde beharreko gutxieneko tartea hartuko da kontuan eta gelen edukieraren %50etik beherakoa izango da beti

LIBURUTEGIAK ETA KULTU LEKUAK
Liburutegiaren eta ikasteko gelen gehieneko pertsona kopurua baimendutakoaren % 60koa da eta % 75ekoa, kapera eta kultu lekuetan. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.

KIROL INSTALAZIOAK
Irakaskuntza eta horri lotutako jardueretara mugatuta dago. Gainerako kirol jarduerak bertan behera geratuko dira.

KAFETEGIAK ETA JANTOKIAK
Sarrera-irteerak antolatuko dira, sarbideetan jende pilaketarik sortu ez dadin eta gehieneko pertsona kopurua kontrolatuko da.
Kontsultatu ordutegiak

Ikerketa gizartearen zerbitzura

Ikertzaileak oso azkar egokitu dira egoera berrira. 42 proposamen aurkeztu dira hainbat deialditara: 8 proiektu daude ideazioan, indexatutako 7 argitalpenetan artikuluak argitaratu dira eta 17 ekitaldi desberdin.

Taldeek diziplinartean lan egiten dute hainbat esparrutan: osasuna, ekonomia, gizartea eta ingurumena, eta juridikoa, politikoa, giza eskubideak eta etika.

Beti zurekin, campusean eta urrutian
Deusto COVID-19 bekak

Badakigu zein ondorio larriak sortu diren COVID-19a dela eta. Horregatik, beken beste funts bat sortu zen, 1.000.000 euro baino gehiagokoa, ikaslerik kaltetuenei laguntzeko.

Funtsa ezohikoa da, Unibertsitateak urtero 1.300 ikaslerentzat jarri ohi dituen 2.500.000 euroen funtsetik apartekoa.

Gainera, salbuespeneko beste neurri batzuk ere hartu ziren: ohorezko maileguak eta ordainketak malgutzea. Horiekin guztiekin familiei laguntzen zaie zailtasun ekonomikoetan.

Deusto Bekei buruzko informazioa
Inbertsioak eraldaketa digitalean

Irakaskuntza eredua eraldatzeak inbertsioak egitea eskatzen du irakaskuntzaren eta ikerketaren euskarrietan, baita azpiegitura teknologikoan, kudeaketan edo komunikazioan ere.

2019-2020 ikasturtean, 1.300.000 milioiko inbertsioak egin dira. Inbertsio horiek mantendu egingo dira eta gehitu 2020-2021 ikasturtean ere.

Hauek izan dira, batez ere, ekimenik garrantzizkoenak: segurtatzea, komunikazioko firewall bat eta online irakaskuntzarako baliabideak.

Gehiago jakiteko
Covid19 Deustun egunez egun

Osasun arloko eta prebentzioko informazioa

Arnas aparatuko sintomarik baduzu (eztula), sukarra (+37º), eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak badituzu edo usaimena galdu baduzu, isolatu egin behar duzu eta ohiko osasun zentroarekin harremanetan jarri, telefonozko arreta bidez.