Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
Deustuko Unibertsitateak konpromiso sendoa du aspalditik hezkuntzaren bikaintasunarekin eta nazioarteko lidergo maila esanguratsua lortzearekin. Erakundearen politikaren barruan Nazioarteko Sareak eta Proiektuak sortzen aritu da. Horrek erakundearen ospe eta ezagutza maila areagotu ditu; horrez gain, abantaila ugari jarri dizkio eskura, esperientziak partekatzeko eta ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan sinergiak bilatzeko. Horrela, erraztu egin da ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen trukea; eta arindu egin da nazioarteko proiektuak abian jartzeko eta burutzeko lana.
Deustu laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Erasmus Programan parte hartzen. Ekimen horri esker, graduko 400 ikasle mugitzen ditu Europar Batasunean batera eta bestera. Azken urteotan tradizio luzea duen programa horri beste batzuk ere bildu zaizkio eta ikasle kopurua nabarmen igo dute. Halaxe gertatu da Erasmus Mundus Programarekin, Europar Batasunak bertako graduondoko onenei ematen dien kalitateko zigilua duten programarekin. Deustuk 8 Erasmus Mundus Master ditu. Gaur egun, Deustuko ikasleen % 15 atzerrikoak dira.
Deustu partaide den nazioarteko programen artean, jarduerarik handiena duena azken urteotan ikasle eta herrialde kopuruari begiratuta, Erasmus Mundus kanpoko lankidetzako leihoak (EMECW) izenekoa izan da. Ekintza komunitarioko programa bat da eta beronen helburua goi hezkuntzako zentroen arteko lankidetza sustatzea da, baita EBko kide diren estatuetako eta beste herrialde batzuetako ikasle, ikertzaile eta irakasleen arteko trukea sustatzea ere. Europako ekimen hau ‘lote’ izeneko inguru geografikoen arabera antolatuta dago eta urteren batean Deustu izan da Leiho horiek onartutako proiektuetan parte hartzerik handiena izan duen Europako unibertsitatea.
2009-2013 bitartean, Deustuko Unibertsitateak 7. Loteari (Ukraina, Moldavia eta Bielorrusia) eta 18. Loteari (Argentina, Bolivia eta Perú) dagozkion bi partzuergoren koordinazioa hartu du bere gain, eta beste 10 lotetan hartzen du parte bazkide gisa: 5. lotean (Errusia), 8. lotean (Irak, Iran, Yemen), 9. lotean (Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Uzbekistan, Turkmenistan), 11. lotea (Afganistan, Butan, Nepal, Pakistan, Bangladesh), 13. lotean (India), 14. lotean (Txina), 15. lotean (Brasil), 17. lotean (Brasil, Paraguai eta Uruguai), 19. lotean (Ekuador, Venezuela, Txile, Kuba), eta 20. lotean (Honduras, Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Mexiko).
Mugikortasun handia duten beste programa batzuk UNESCO Katedrako Bekak (Latinoamerikako 40 irakaslek baino gehiagok egiten dute doktoregoa Deustun) eta CIDE Ikastaroak (Iparramerikako ikasle eta irakasleentzakoak eta 300 ikasle jasotzen dituztenak) dira.
Aurten Deustuko Unibertsitatera etorriko diren ikasleak, 400 ikasle baino gehiago lehenengo seihilekoan eta bigarren seihilekoan etorriko direnak, herrialde hauetakoak dira: Albania, Alemania, Armenia, Argentina, Australia, Austria, Bahrein, Bangladesh, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Bulgaria, Kamerun, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kuba, Danimarka, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Ekuador, Eritrea, Eslovakia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Etiopia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, India, Indonesia, Irak, Iran, Irlanda, Italia, Jamaika, Kazakhstan, Kuwait, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Mexiko, Moldavia, Mongolia, Nikaragua, Oman, Herbehereak, Pakistan, Panama, Paraguai, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Serbia, Sri Lanka, Sudan, Suedia, Tajikistan, Turkia, Ukraina, Uganda, Venezuela, Vietnam, Yemen eta Zambia
Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetza | E-mail: vicerrector.relint@deusto.es Telefonoa: +34-94-413-9060 | Errektoreordea: Álvaro de la Rica Aspiunza | |
---|---|---|---|
Nazioarteko Harremanetako bulegoa | E-mail: relint@deusto.es Telefonoa: +34-94-413-9288 | Out Going mugikortasun arloa Koordinatzailea: Itziar de la Fuente Ayus Ainhoa Jorquera Cascón | |
In-Coming mugikortasun arloa Koordinatzailea: Elena Linares Bandrés Laura Lanero Mayo | |||
Nazioarteko Harremanetako proiektuak | E-mail: ema2@deusto.es Telefonoa: +34-94-94-413-9408 | Koordinatzailea: Olga Benítez Rodríguez Nerea Achútegui Rodríguez | |
Nazioarteko sareak | Telefonoa: +34-94-413-0000 | Koordinatzailea: Almudena Garrido Díez Sonia de Pablo Sendin | |
Deusto International Tuning Academy | E-mail: sara.goitia@deusto.es Telefonoa: +34-94-413-9467 | Zuzendaria: Pablo Beneitone Ivan Dyukarev |
Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzako Unitate eta Arloak arduratzen dira Deustuko Unibertsitateko nazioarteratzeko politika gauzatzeaz.