Parte hartu nahi duenak, post edo kartel digital bat prestatu beharko du, etorkizuneko europar unibertsitatea nola ikusten duen isaltzen duena. Aurkezteko epea martxoaren 31an 13:00etan bukatzen da.
Nazioarteko epaimahai batek kartel hoberena aukeratuko du, originaltasuna, sormena, komunikazio gaitasuna eta ikasketa balioen eta europar kontzientziaren igorpen gaitasunak kontuan hartuz.
Irabazleak Deustuko Unibertsitateko ordezkariekin batera UNIC CityLabs Jaialdira joango dira. UNIC Europar aliantzako 8 unibertsitate kideak, bere ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak elkartuko dituen ekitaldia, baita ordezkatutako administrazio publiko, herritar zein gizarte- eragileekin batera.
Informazio guztia eskuragarri dago lehiaketako oinarrietan esteka honetan.